Oain arte ez idaztearen arrazoia inun ez degula internet topatu izan da. Momentu honetan, AlcobaƧako liburutegitik ari gara idazten, baina argazkiak ezin ditugu igo. Orain arteko
ibilbidea hauxe izan da:
Cies Irlak --> Paradisiakua.
Porto --> Autentikua.
Costa Nova --> Hondartza amaigabeak, haizea eta itsaso hotza.
Montermor --> Gaztelu zoragarria eta Europako Piragua txapelketako finalak ikusteko aukera.
Coimbra --> Kriston beroa, eta Europako Gimnasia txapelketa.
AlcobaƧa --> Hiru egun. Nazare (oso polita), Fatima (Vatikanoaren kopia txarra), Kobazuloak (tenperatura 35 gradutatik 15era, a ze gozada!), Batalha (kristoren eliza).
Orain poliki-poliki
Manu Chaoren igandeko kontzerturantz goaz. Cascaisen joko du (Lisboa ondoan).
Anekdotak:
Autopistak utzik. Astopistak mukuru. Nabari da krisia.
Portugal zerbaitekin konparatzean, Marruecos etortzen zaigu burura eta gustatzen zaigu.