2012/04/21

...eta etxean berriro

Bi aste pasa ditugu Andaluzian eta bueltatu gara. Dueñasetik abiatu eta Dueñasera bueltatu. Azkenaurreko bisita egin eta etxera. Igandean gara hor berriz eta 25an azken bidaian gurekin ekarriko zaitugu, bisitarik ez, gurekin ekarriko zaitugu. Animo! Andaluziara eguzkiaren bila joan eta zer topatu: zeru estaliak eta hotza agian ez, baina bai nahi ez genuen freskura. Horrela dira gauzak eta horretara moldatu behar. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea labur geratu zaigu baina beste era batera moldatu gara. Entrenamendu gisara balio izan digu, gogorrena izaten den hasierako egunekin geratu gara, astirik izan gabe hanketako astuna edo beruna...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/14

Azken egunetara iristen

Via verde del Aceite; garai batean trenak pasatzen ziren bidea da, ez oso aldapatsua eta Cordoba eta Jaen elkartzen ditu. Guk joan-etorria egin genuen eta gaua tren estazio zahar batean pasa, Luque herrian. Hurrengo eguneko itzulera luzea eta gogorra izan zen guretzat, (85 km), hotza eta tarteka euria egiten zuelarik. Orain furgoneta hartuta, Granadara etorri gara. Parking batean utzi eta Alhambra jauregira eta Albayzin auzora hurbildu gara. Alhambrarena harrigarria da, eguerdiko 12tarako joan eta eguneko sarrera guztiak agortuta zeuden. Turistak artalde handitan mugitzen dira, bidai agentzien bitartez, amerikarrak, frantsesak, ingelesak, japonesak......
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/13

Jarraitzaileei eskerrak

Komentatzen ari zaretenei, Urbieta, Manu ez dena Mikel, 24h Ibai, zuri eskerrak ekarri baititugu bizikletak Anita, blogari energia positiboa emateagatik Hodei, gu hemen gauden bitartean etxea eta txakurra zaintzeagatik Ta irakurleei, Marijo, Amona, Luisi, Joakin.. eta besteei, baldin badaude. Azken posta etxean egingo dugu, argazki eta bideo bilduma batek...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/11

Cordobatik Subbetica aldera

Duela bi egun eguzkia izan bagenu etsai, atzo etengabeko aldapa eta mendebaldeko haizea izan ziren. 9:30tarako atera baginen ere, arratsaldeko bostak arte ez ginen iritsi Nueva Carteyara. Gaur, ondo deskantsatu ondoren, goizean 22 km egin ditugu eta une honetan Cabra izeneko herrian gaude. Bizilagun batek proposatuta, via verde batetik joango gara arratsaldean. Ez dakigu non bukatuko dugun gaurko eta...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/09

Cordoba

Gure lehenengo etapa nahiko gogorra izan da. Eguerdiko 12etan atera gara, 30 gradu baino gehiagorekin... 60 kilometrotan zehar. Orain, dutxa bat hartu ondoren, alde zaharreko kale musulmanetatik gabiltza, 28 bat gradu ditugula. Biharko krema erosi dugu, gure besoek gaur sufritu egin baitu...
JARRAITU IRAKURTZEN...

Azken prestaketak

Orain arte eguraldia ez da egon gure alde baina azkenean atera da eguzkia. Guztia alforjetan sartu eta bagoaz bizikletekin Cordoba aldera eta albadugu ondoren Granadara. Egunak badoaz aurrera, beraz, topera disfrutatzen saiatuko ga...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/08

Marinaleda - El Humoso

...
JARRAITU IRAKURTZEN...

"Ostiral Santua" Marinaledan

...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/07

Astebukaera Marinaledan

Sartu-irten bat eta agian argazki bat egitera sartu ostiralean eta asteburu osorako gelditu. Hau Marinaleda da, oasis bat basamortuan, 3000 biztanleko hazi iraultzaile txiki bat 8 miloiko nazio zanpatu eta kontzientziarik gabeko Andaluzia honetan. Lur jabe handien lurraldean, eliza katolikoaren indar erakustaldi atzerakoia bere "Aste Santu" integrista honen erdian, usteldutako politikoei aurre egiten dion Marinaledan hitzaldiak, asanbleak, musika eta mobilizazioak. Hemen daramaten borroka benetan da iraultzailea. Herriko jendea laguntzeko prest, mobileko kargadorea aberiatu eta hor joan zait bat bere etxera ea berea balio didan. Polikiroldegia...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/05

...
JARRAITU IRAKURTZEN...
...
JARRAITU IRAKURTZEN...

Gure lehenengo printxazua!

Bagoaz kostatik, kasko eta guzti, bira ta bira... etaaa... plof! - Orain zer? Ba aldakizu aldatzen? - Idearik ez... (Tonto arpegiarekin) - Earki gaude ba! Ordubete ondoren... kostata baina lortu deu! Sent from my BlackBerry® smartphone from Euskalt...
JARRAITU IRAKURTZEN...

Andaluzia, hotz eta umel

Hondartzako txiringitoak itxita edo hutsik daude. Apartamentuak “se vende” edo “se alquila”. Huelvako mendebaldeko alde honetan (Isla Cristina, Lepe…) “la crisis”-ari Atlantikoko borraska gehitu zaio eta gainbehera denon ahotan dago. Etorkinak hasi dira bueltako bidea hartzen eta bertan daudenak “qué tal por allá arriba” galdetzen digut...
JARRAITU IRAKURTZEN...

La Antilla

Malenek ez du espainolez hitzegiten nahiz eta jakin badakien. Horregatik galdetu dit janari-denda txiki bateko emakume salerosak ea berak ingeleraz bakarrik dakien. Badakizue, munduan espainol hizkuntza inperiala ez bada entzuten dena, inperialagoa den ingelera izan behar, halabeharr...
JARRAITU IRAKURTZEN...

Milanen Goooooolaaaaaaaaaaaaaa!

Tabernan kafesnea eta patxaranarekin Barca-Milan ikusten…Oooleee! Tipo batek Milanen gola ospatzen (Barcak jasotako gola ospatzen, hobe esanda). Buelta eman eta gure hizkuntza”arraroaz” konturatuta, “no te habré molestado” botatzen dit, ironiko samar. “A mí lo que me gusta es ver un buen partido de futbol” diot eta “ikusiko diagu bukaeran” nirekiko. Iniestaren golarekin tipoa altxa eta badoa, agurtu ga...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/04

Kasualitateak kasualitate al dira?

Sentsazio arraro bat izan nuen gure Andaluziako lehenengo egunean. Baso hori ez zitzaidan ezezaguna egiten, aurreko bizitza batean bertan egon izan banintz bezela, baina hori nola adierazi Maleni erotzat hartu gabe? Toki nahiko baztertu batera iritsi ginen eta kanpineko panorama ikustean esaten nuen nire baitan: ostia! ni hemen izanda nago. Kanpineko tabernara afaltzera joan eta esaten dit jabeak: ¿Tú conoces a Manu Urbieta?  Bale, dena argituta. Eta nire erantzuna: Ahora sí, la misma pregunta me hiciste hace 10 o 15 años. Sí, tu cara se me hace conocida, bera...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2012/04/01

Hasi gara: Aupa Mauri, Haritz askatu!

Hasi dugu gure lehenengo bidaia. Ez du inporta azkena bada ere, bizitza momentuan bizi eta tira aurrera. Hori da nire bizitza filosofia, ez egin plan handirik, plan handiena orain egiten ari zarena da eta.Mauri joan zaigu bapatean, negar egin dugu baina jadanik irrifartsu gaude, gurekin daramagulako hemendik aurrera eta betirako. Haritz hobetu ikusi dugu, nahiz ta nabaria den oraindik pasatzen ari dena. Laister egingo dugu azken guda dantza Arranon, gu zahartzen joango gara baina gure kausa ez...Eupppp! Pello. Iritsi da egunerokotasunetik atera eta martxa egiteko eguna. Bi aste badira ere, gogotsu gaude bideak zer erakutsiko digun jakiteko....
JARRAITU IRAKURTZEN...