Ikusten dezuen bezela, buelta trenez egin genuen. Ibilbidea hau izan zen: Altafulla herritik Reusera, Reusetik Zaragozara eta Zaragozatik Santa Maria de la Peña herrira. Bertatik bizikletaz joan ginen Salinaseko etxera. Bidean euki genituen komeriak asko izan ziren. Izan ere, Renfeko trenak ez daude oso ongi egokituta bizikletan bidaiatzeko. Ta gu bezela joanda pixuakin.... askoz gutxiago... Batzutan, ateak ixtu ixtuak dira, eta tarte handiko eskailerak igo behar dira. Bestetan, ate zabala, baina barruan lekurik ez bizikletak uzteko. A ze komeria! Eskerrak batzutan jende jatorra hurbiltzen zitzaigun laguntzeko prest. Zaragozako...
2012/08/30
Hamar egun hauetako ibilbidea
Hauxe izan da hamar egun hauetako ibilbidea. Salinaseko etxetik hasi ginen (Jaca eta Huesca artean dago) eta Monegros basamortua pasaz, Kataluinara sartu ginen. Bukatzeko Delta del Ebrora joan ginen. Argazkia tamaina handiagoan ikusi nahi baduzue, gainean klik egin...
2012/08/22
Gaurkoa ere plazer bat izan da
Xertako herriko plazatik ari gara idazten, gaueko hamaikak dira eta farmaziko termometroak 30 gradu markatzen ditu. Gure helmugara iristen ari gara, (bihar ziur aski) baina ez dugu iritsi nahi. Pena handia ematen digu bidai zoragarri hau bukatzeak. Bihar Ebroko Deltaren bukaerara iristean eta begien aurrean mediterraneo itsasoa ikustean bueltatzeko unea iritsi zaigula ohartuko gara. Hurrengo bidaian amesten hasteko ordua izango da.
Gaurko eguna zoragarria izan da. San Joan de Hort herritik bi kilometrotara zegoen ur putzu haundi baten ondoan esnatu gara, eta plaust! Eguneko lehenengo bainua. Herri polit honetan eguneroko erosketak egin ondoren,...
2012/08/21
"Mila izarretako hotelean lotan"

Gaurkoan lujo txiki bat ematea erabaki degu, pedalei eragiten bukatu eta poza batera jeitsi gara, "hotel" honetan lo egiteko asmoz.
Eguzkia sartu baino lehen bainu bat hartu dugu eta sartu denerako bertan zegoen jendea joana zen.
Lotara joan baino lehen gure inguruan bizikletak jarri ditugu babes moduan, badaezpada, animaliren bat jeisten bada ura eratera. Baina orain konturatzen naiz... animalirik handienetakoa nire ondoan dudala (Pello), ez baitit bere zurrunkekin lorik egiten uzten.
Bueno ba banoa lotara... Nahiz eta izarrei begira gelditzeak tentazioa ematen duen. ...
2012/08/20
Benvinguts a Catalunya!
Gaur nabaritu dugu pixkat bat zoratuta gaudela. Hainbeste irakurtzen ditugu eta emozionatzen gera zikloturisten ibilbideekin, ze egunean 100 km 25 kiloko alforjekin egitea txupaua dagoela pentzatzen baitugu. Ba ez! Txikituta eta flakeziak jota iritsi naiz (Pello) 45 km "bakarrik" egin eta gero. Arratzaldeko 4tan iritsi gea Bateara. Igandea da eta kanpingetik honako ibilbidean herri bakarra zegoen: Nonaspe, edo Nonasp (katalanez). Aragoien dago, baina berehala konturatu gara hau ez dela "España". Denak ari ziren kalatanez mintzatzen eta ez dugu piperpoto bakar bat ere ikusi balkoietan, orain arte hain ugari zirenak.
Igandea da eta gure despentsa...
2012/08/18
Egun gogorra atzokoa
Goiz goizetik hasi zitzaigun eguna aldrebesten. Bide okerra hartu genuenez alperrikako kilometroak egin behar izan genituen, haizea kontra genuela.
Hori dela eta, gurutzatu behar genituen basamortuko 35 km-ak eguardian egin behar izan genituen. Tarte horretan ez zegoen itzal bat bera ere eta juxtu juxtu aurkitu genuen harrizko pareta bat, metro bateko itzala egiten zuena. Han bazkaldu genuen.
Caspera iristear ginela, Pellok trafikoko guardia zibilei galdetu zien campinga zenbatera zegoen. Hauek: " 5 kilometros, todo pabajo". Kabroia, 20 km gorabeheratsuak, haize indartsua kontra genuela. Iristerako, arratzaldeko 8ak jota ziren. Guztira...
2012/08/16
Monegrosen eguzkia errege
Gaur 60 kilometro, eta nahikoa. Eguerdian hiru orduko geldialdia egin degu basamortuko oasis txiki batean. "La fuente de la Cartujan" ur boteilekin dutxa earra hartu degu. Beste pixka bat ibili, eta izerditan geundela, hara nun pistina bat azaldu zaigun herri txiki batean.
Arratzaldeko 7tan berriz abiatu gara eta, a ze aldapa! Bertan, Pirineoak, Huesca osoa, Zaragoza eta Lleidako parajeak ikusten ziren.
Hurrengo herrira iritsi garenerako eguzkia azken agurra ematen ari zen. Gose geundenez, herriko plazan hasi gara makarroiak prestatzen. Bukatu ditugunerako, gure ondoan hiru herritar genituen, kontu kontari. Italiano batekin...
2012/08/15
Mediterraneo aldera bizikletaz
Udara bukatzen aidala ta azken buelta ematea erabaki degu. Gaur atera gara Salinaseko etxetik eta nahiko ibilbide laua izan da. 81 km egin ondoren, (lehenengo eguna izan denez pixka bat gogorra egin zaigu) momentu honetan Torralba de Aragon herritik gertu dagoen baso batean ipini degu kanping denda. Bihar Monegroseko basamortua zeharkatu behar degu Ebro aldera zuzenduz gure ibilbidea.
Bidean bi adineko gizonekin kontu kontari ere ibili gera, jakinminez hurbildu baitira.
Orain izarrei begira gaude, ederki ikusten dira, inguru honetan argirik ez baitago.
Atzean daramaguna Boliviako indigenen...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)