A ze aldaketa! Zero metrotik bi
milara, lautadatik mendietara, erretzen duen eguzkitik mela-mela uzten zaituen
eurietara... Paisaiak harritu gaitu, eta errepideak nekatu. Hemen, bizikleta
gainean kilometroak bikoizten dira gutxienez, eta nekea ere. Baina merezi du,
zalantzarik gabe.
Gure lehenengo egunak Chiapasen
ezusteko galanta ekarri digu. Palenquera gindoazela bidegurutze batean gelditu
eta hara non zapatisten lehenengo "kartela" ikusten dugun
(argazkikoa). Izan ere, hamalau kilometrora Roberto Barrios herria aurkitzen
da, EZLNren V. Karakol edo eremuaren gunea. MAREZ-ak (Herri autonomo errebelde
zapatistak) 5 eskualde edo eremuetan...
2013/10/30
2013/10/27
Andale
Mexikon sartu orduko konturatzen zara Kuba
irla bat dela, hitzez hitz esanda, alegia, itsasoko urez eta politikaren
ozeanoz inguratuta dagoela alde guztietatik. Bestela bi lurralde hauek hain
gertu egonda bertako gizartea ez zen hain desberdina izango. Eta desberdina da
arlo askotan, jendearen itxura fisikoan, hizkeran, janarietan...
Mexikarrek badute gaztelaniaz hitz egiteko
modu berezi eta propio bat, gure artean nahiko ezaguna dena, azentua, hiztegia,
esamoldeak.
Guri adibidez egiten diguten lehen galdera
"¿andan paseando?" izaten da.
Si, en bicicleta.
¿Y de donde quitaron? De Cancun.
¿Y de donde vienen? De Europa.
Eta...
2013/10/23
Bideko lagunak
Bidaian zehar jende asko ezagutzen ari gara, baina momentuz gu bezelako ero gutxi. Momentuz, bat: Voitek.
Voitek Iranen
Kubako bidaia bukatuta, Cancuneko aireportuan bizikletak montatzen ari ginela, hara non azaltzen den beste ziklobidaiari bat. Gure ondoan jarri ta bera ere bere montaketa lanean hasten da. Gu Habanatik eta bera Poloniatik. Tarteka ingelesez hitz gutxi batzuk partekatu genituen (nongoak ginen, nora gindoazen...) baina bakoitzak bere bidea hartu zuen.
Hamabost egun beranduago, herri txiki batean gaudela, kasualitatez elkar topatzen dugu. Bide ezberdinetatik etorri garen arren, gure bideek bat egin dute. Pozez, guk gaua pasa...
k’áan
Bidaia prestatzerakoan denboraldi luze honetarako, demagun 10 edo 11 hilabeterako, gure oinarrizko galderak hauek ziren: ze erropa eraman, nola elikatu eta non ta nola lo egin. Bagenekien hilabete horietatik erdiak gutxienez klima tropikaleko lurraldeetan ibiliko ginela, beraz horretara moldatu behar genituen erantzunak. Guzti hau, bizikletaz mugituz eta ahalik eta era ekonomikoan egiteko baldintzapean.
Hirugarren galdera hartuta, hau da, gauena nola moldatu, bi gauza ekarri ditugu etxetik, maindire-sakua eta kanping denda txiki bat. Orain arte oso gutxitan erabili ditugunak zeren Kubako hilabetea logelak alokatuz pasa dugu. Hau horrela izan...
2013/10/17
Mayen lurraldetatik barrena
Bada bidaian asko erabiltzen dugun gauza bat,
lurralde bakoitzero aldatzen duguna eta bere laguntza ezinbestekoa
zaiguna. Denbora pasatzen dugu berari begira: Mapa.
Cancunetik atera ginenean, Merida zen buruan
geneukan hurren helmuga. Baina mapa ireki eta bertara iritsi baino lehen
karretera feredaletik ateratzen ziren bidexkek kuriositatea pizten ziguten.
Bide horiek jarraituta, Mayaz idatzitako hainbat herri txiki ezagutzeko aukera
geneukan.
Gure instintoari kasu eginez, karretera
federala atzean utzi genuen, ta a ze lasaitua, trafikoa ere atzean gelditu
baitzen. Orain, kotxeen zaratarekin
pedaleatu beharrean, txorien...
Cancuneko Miguel

Behin Kubako jira amaituta Cancunera bueltatu ta hiru egun hartu ditugu. Baina ez hondartzetara joateko presezki. Bi lan genituen egiteko batez ere eta horretan zentratu gara. Geure albergetik gehienez kilometro bateko distantziara urrundu gara. Cancunen egon gara baina ez jendeak entzuten duen Cancunen. Bi Cancun daudelako Cancunen: Cancun Playa (telebistan ta bidai agentzietan erakusten digutena) ta Cancun Pueblo (hau ez da agertzen inoiz). Fisikoki aparte daude eta gu bigarrenean izan gara.
Beraz, Kuban hainbeste arazo eman duen Pelloren bizikleta ondo jartzen eta bloga txukuntzen egon gara. Baita kubatar batzuei agindutako argazkiak eta...
2013/10/13
Kubako ibilbidea

Bagenekien hilabeterekin Kuba osoa bizikletaz zeharkatzea zaila zela. Argi genuen lasai ibiliko ginela, kilometroei eta kalendarioari kasu handirik egin gabe. Honetaz gain, gustatu zaizkigun lekuetan, pare bat egun edo gehiagoko geldialdiak ere egin ditugu. Hori dela eta, hauxe izan da hilabete honetan egin dugun ibilbidea. Pasa garen herrien izenak ikusi nahi badituzue, haunditu + emanez.
...
Ospakizun herrikoiak
Santa Claran geundela, CDR-ren 53.urteurrenaren ospakizuna ikusteko aukera izan genuen. Auzoetako kale bakoitzean elkartzen dira bezperan eta kale horretan bizi direnentzako afaria prestatzen dute kazuela haundi batean, kuadraz kuadra. Musika topera jarri ta afalondoren berriketan, dantzan.. aritzen dira. Azken bi hauetan benetan abilak dira kubatarrak.
...
Bideko kartel ta pintadak
Hemen daukazue Kuban aurkitutako "propaganda". Ikustera ohituta gauden iragarki horiekin ez dute zerikusirik. Edozein bazterretan aurki daitezke.
Argazkiak haundiagoan ikusteko, gainean klik egin.
...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)