2013/12/23

Acteal, sarraskiaren XVI. urteurrenean.

Actealen (Chenaló-Chiapas) 1997ko abenduaren 22an paramilitarrek 45 pertsona akatu eta ehundik gora zauritu utzi zituzten zazpi ordu iraun zuen ekintza kriminalean. Actealeko ermitan eman zen jazoera lazgarritik 200 metrora zeuden Polizia Federalekoak ez ziren mugitu bere tokitik. Gaur bertan urtero eroritakoen omenez egiten den martxa eta ekitaldian izan gara. Gaur egun toki hau sakratua da beraientzat eta ez dute atsedenik izango krimenaren arduradun politiko eta intelektualen inpunitatearekin amaitu arte. Garbi baitago dauden frogekin Chiapas eta Mexikoko ardunadun politiko gorenen  babesa eta bultzada izan zuela ekintza hark:...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2013/12/19

Atitlan

Zarautzen geundela batek esan zigun, Guatemala bisitatu behar gendula entzundakoan, Atitlan lakua ezin genuela ikusi gabe utzi. Eta arrazoi zuen. Hiru egunerako edo etorri ginen eta aste osoa pasa dugu bertan. Antigua eta Cichicastenango ikusi gabe utzi dugu, momentuz behintzat. Egun gehiago ere geratuko ginen baina Chiapas aldera bueltatu behar dugu, han baditugulako nahiko lan urte honen azken egunetarako. Baina honen inguruko kontuak hurrengo sarreretarako utziko ditugu. Hona iritsi eta lehenengo tweet-a "Atitlan majikoa" idaztea baino ez zitzaigun bururatu. Zazpi egun beranduago konturatzen gara ez zela izan hasierako inpresioa bakarrik.....
JARRAITU IRAKURTZEN...

2013/12/11

Argazkiak Guatemalatik

Guatemala Mexikotik Zaborrez egindako mendia Iritsi gara mugara Bagoaz altura hartzen Mexikon baino indigena gehiago Bide guztia ibaitik gora Egunez ondo gauez hotz Nekazariak Gabonetako kanpaina Huehuetenango Trafiko handia Azoka eguna Pologuán Horrelakoak dira hemen autobusak Azokatik bueltan Santa Maria sumendia Eguraldi ona, garai hontan euririk ez Bideko herrixkak Euskal Herrian horrelako kalabazarik bai? Artoa, ekonomiaren ardatza Erreka da herriko plaza San Francisco el Alto Gure lehen warmshowerseko etxea Barrutik Sumendi bidean... ...gazteak...
JARRAITU IRAKURTZEN...