Carlos Mejía Godoy-ek eta Palacaguinakoak ez zuten alperrik esaten iraultza garaietan bere kanta ezagunenetakoan "Ay Nicaragua, Nicaraguita, la flor más linda de mi querer..." Ederra baita benetan lurralde hau. Nahiz eta bertako batek guk bagenekiena argi esan, "solo vais a conocer la cuarta parte del país". Bai, halaxe da, ertamerikako karibeko aldea ezagutzea ez baita hain erraza, lurretik joatea askotan ezinezkoa da edo denbora eta azpiegitura bereziak eskatzen dizkizu, eta guk gure mugak ere baditugu.
Baina ezagutzen ari garenak soberan betetzen ditu gure aurreikuspenak: lautadak, sumendiak, mendiak, lakuak...naturaren ikuspuntutik bisitatzea...