2014/02/27

Azken egunak Nicaraguan

Nicaraguari agurra emateko eguna iritsi zaigu berrogei egun bertan pasa ondoren. Beste berrogei ere gustora egongo ginen baina beste lurralde batek deitzen digu momentu honetan eta ezin diogu dei horri uko egin. Azken egun hauek Nicaraguaren bihotzean pasa ditugu, Granada, Masaya eta Catarinaren artean, hirurak oso gertu. Ez dugu aspertzeko betarik izan hainbat ekitaldi kultural, politiko eta naturaren edertasunez gozatzen, hurrengo argazki eta bideoetan ikusiko duzuenez.  Granadako X.Nazioarteko Poesiaren Jaialdia Hirurogei herrialde ezberdinetako 100 poetek parte hartu dute beraien olerkiak errezitatzen eta hitzaldiak eta mahai inguruetan...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/02/16

Cocibolca inguruan

Cocibolcak bere inguruan eta barrenean biltzen duena lorategi eder bat bezela definitu dezakegu. Edena dela esan behar genuen baina exajeratzeko joera dugula esan dezakezue. Managuatik laku erraldoiaren ertzean dagoen Granada aldera doan bidea hartu dugu. Malenen urtebetetzeak dira gaur eta ospatu behar. Gosaria hartzeko, bidearen erdian dagoen jatetxe batean sartzen gara. Terraza ederra du, Masaya sumendia eta lakuaren bistekin. Solasaldian orain arteko balantzea egin eta geratzen zaigunaren inguruko planei buruz aritzen gara. Denbora oso kontzeptu malgua dela konturatzen gara, subjektibitateak moldatzen du eta norbanako bakoitzarena oso desberdina...
JARRAITU IRAKURTZEN...