2014/03/25

Liburu, zine ta musika artean

Igandean bukatu zen FILVEN, Venezuelako X.Nazioarteko Liburu Azoka. Hamar egun interesgarri izan dira oso, programa zabala eta betearekin. Hor izan gara ia egunero, ez delako izan azoka honen helburu nagusia liburuak saltzea, baizik eta kultura eta arteen erakusketa bizia eta aberatsa. Horren adibidea aurtengo programari begirada azkar bat botatzea besterik ez dago. Liburu aurkezpenak, eztabaidak, tailerrak, errezitaldiak, antzerkia, dantza, musika,zinea, dokumentalak...ez zegoen aspertzerik hamar egun hauetan. Programa aztertu eta aukeratu behar, eta batzuetan ez da erreza izan aukeraketa hori. Pena handiena liburu askorik ezin erostea izan...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/03/14

Venezuela pil-pilean

Caracasen sartu eta otsailean hasi zen "Estatu Kolpe bigunaren" saiakerak sortu duen tentsioa nabaritzen da berehala. Egunero-egunero kalean prozesu bolivartarraren aldekoak zein kontrakoak mobilizatzen dira. Erreza, oso erreza da jakitea nor den nor. Orokorrean hartuta, batzuk txuriak eta besteak morenitoak, batzuk erropa dotorez  janzten dira, besteak arruntago, batzuk kolore txuria dute ikur, besteek gorria, batzuk ekialdetik datoz besteek mendebala dute egoitza nagusia.  Caracas eraldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka. 2008an egindako bisitatik nuen irudia mugitu egin da 5 urte beranduago. Rantxito multzo batzuk (txabolak)...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/03/06

"Esto es lucha de clases"

Caracas, martxoak 3, aireportutik hirira doan bide nagusia kotxez eta motorrez beteta dago. Gu autobus batean goaz, irratian jarri duten Venezuelako ereserkia entzuten. Trafikoa handia da, baina gure norabidean bakarrik. Alderantziz apenas dago trafikorik. Jendea hondartzetatik bueltan dator hirira. Jai egunak dira Venezuelan ihauterietako astelena eta asteartea eta aurten zubi luzea egiten ari dira aurreko asteko osteguna eta ostirala ere jai egunak izan ziren Caracazoaren urteurrena 27an izan baitzen. Otsaila hilabete zaila izan da Gobernuarentzat, AEBak buru dituztela Venezuelako eskubikoek giroa nahastu nahi dute inperialistek aitzaki bat...
JARRAITU IRAKURTZEN...