2014/04/12

Maracaytik kronikak

Egun beteak eta interesgarriak dira Maracayko hauek,  Iraultza Bolivartarraren herri mugimunduen sektore ezberdinekin konpartitzen ari garenak. Caracaseko Jose Luis kantabriar-venezuelarraren bitartez iritsi gara hona.  Jose Luis bere aitarekin etorri zen 1974ean Caracasera 15 urte zituelarik. Hasierako urteak zailak izan zirela aipatu digu, eguneroko ogia, literalki, lortzeko gogor borrokatu behar baitzuten. Bizpahiru urte geroago egoera orekatzea lortu zuten eta era berean hemengo borrokalariekin batera arazo sozio-politikoetan inplikatu zen bete-betean. Horregatik ezagutzen ditu garai hartako hainbat gerrilari ohi eta ezkerreko...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/04/04

Los fabricantes de la rebelión

Liburu baten izenburua da. 2001ean argitaratu zen Roland Denis venezuelarraren liburua. Guk Roland ezagutzeko eta liburua irakurtzeko aukera izan dugu. Aukera eta zortea, lehenengo eskutik Iraultza Bolivartarraren ikuspegi kritikoa jasotzeko aukera baitugu, azken 30 urtetan prozesuan barru-barruraino murgilduta egon den eta dagoen Roland-en bitartez. Nor da Roland? Hemen lotura hauek. Roland Denis, el "niño terrible" del chavismo. !Qué belleza esos niños armados, ojalá fuera verdad! (23 de enero auzoko ekitaldi baten ateratako argazkiek sortu zuen polemikaren aurrean) !Claro que hay corrupción! Ehun ta piku idatzi Aporreak bildutakoak. Roland...
JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/04/02

"Lo imposible es lo que nosotrxs tenemos que hacer...

...porque de lo posible se encargan los demás todos los días". Hori irakur dezakegu 23 de enero auzoko horma batean. Ezin da hobeto laburbildu azken 25 urteko Venezuelako bilakaera historikoa, are gehiago azken 200 urteetakoa edo zergatik ez, azken 500 urteetakoa ere. Esplotazioari, bazterketari,  goseteari eta miseriari esperantza, utopia eta borrokarekin erantzuten zaio. Agintekeriari, hierarkiari eta obedientziari herri antolaketa, parte hartzea eta insumisioarekin erantzuten zaion bezela. Kapitalismoari sozialismoarekin erantzun behar zaion moduan, ez dago beste aukerarik. Hori da gaur egun ondo ikasia duten ikasgaia Caracaseko auzo...
JARRAITU IRAKURTZEN...