
A ze aldaketa! Zero metrotik bi
milara, lautadatik mendietara, erretzen duen eguzkitik mela-mela uzten zaituen
eurietara... Paisaiak harritu gaitu, eta errepideak nekatu. Hemen, bizikleta
gainean kilometroak bikoizten dira gutxienez, eta nekea ere. Baina merezi du,
zalantzarik gabe.
.JPG)
Gure lehenengo egunak Chiapasen
ezusteko galanta ekarri digu. Palenquera gindoazela bidegurutze batean gelditu
eta hara non zapatisten lehenengo "kartela" ikusten dugun
(argazkikoa). Izan ere, hamalau kilometrora Roberto Barrios herria aurkitzen
da, EZLNren V. Karakol edo eremuaren gunea. MAREZ-ak (Herri autonomo errebelde
zapatistak) 5 eskualde edo eremuetan antolatzen dira eta bakoitzak du bere
erdigune administratiboa.
Bidegurutzean
gaudela, mikrobus gidari batek esaten digu herri horretan ur-jauzi ederrak
daudela eta bisita bat merezi dutela. Goiz da oraindik eta Marez bat ezagutzea
interesgarria gerta daitekela pentsatuta, bertarako bidea hartzen dugu.
Kostata, baina iristen gara (a ze aldapak, nahiz eta gehiena beherantz izan.
Honek arazotxo bat dakar berarekin: ordua kontrolatu beharra, izan ere
bueltarakoan gehiago tardatuko dugu mendia igotzen ta Palenqueraino iristen
gaua pasatzeko. Gainera orain, ordu aldaketarekin arratsaldeko 5:30etan
iluntzen hasten du. Beraz, ahal izanez gero, Roberto Barriosen gaua pasatzeko
intentzioarekin goaz.
Zapatisten
kanpamendua, herriaren sarreran bertan topatzen da. Hau hesituta dago eta instalazio
ezberdinak muralez apainduta daude (emakume errebeldeen artesania tailerra,
kanpotik datorren 'compa'-rentzat lotarako lekua, "Junta del Buen
Gobierno"... Sarreran zaindari bat dago eta ez da beste inolako
mugimendurik nabaritzen. Muralei argazkiak ateratzeko baimena eskatzen diogu
ba, eta bulegoan galdetu edo kontsultatu
ondoren ezetzarekin dator. Beste pare bat galdera egiten dizkiogu, baina
hitz gutxirekin erantzuten digu.

Aurrera egin eta herrian barneratzen gara, gaua
pasatzeko lekuren baten bila. Baina hemen ere ezezko moduko bat, arratsaldeko
bostetarako atera behar garela. 28 kilometro alperrik ez genituen egin nahi (14
etorri, 14 joan) eta ur-jauzia ikustera joaten gara. Gure harridurarako,
sarrera kobratzen digute. Berehala konturatzen gara hau ezin dela herri
autonomo bat izan. Orain arte ezagututako herriekin ez du inongo berezitasunik.
Dendak Coca Colako publizidadearekin, jendea etxeetan telebista ikusten...


Bueltarakoan, enkargutxo bat dugula gogoratzen dugu. Abuztuan zapatistek
argitaratutako formakuntza liburuxkak eskuratzearena (eskuelitakoak) ta berriz abiatzen gara lehengo zaindariarengana. Honek "zainketa bulegoa" dioen gelara sartzeko esaten digu. Bertara sartu eta gure datuak zein pasaporteak eskatzen dizkigu kaputxadun zapatista batek. Kanpoan itxoiteko eskatzen digu segidan, ta halaxe egiten dugu. Hamar bat minutu beranduago, ateko zaindariak "Junta del Buen Gobierno" dioen gela seinalatzen digu ta barrura goaz. A ze ezustekoa, bihotzak buelta osoa ematen digu. Mahai bat dago gela ilun baten erdian ta mahaiaren atzean sei zapatista kaputxa beltzekin, bost gizonezko ta emakume bat, guri begirada gainetik kendu gabe, serio-serio. Mahaiaren aurrean, bi aulki. Esertzeko keinua egiten digute. Eseri ta bozeramaileak zertara gatozen galdetuta guk geneukan plana kontatzen diegu, hau da, ea posible litzateken udalerri autonomo errebelde batean denboraldi bat pasatzea, beraien mugimendua barrutik ezagutzeko. Hizketan egin ondoren, gaur egungo egoera dela eta ezinezkoa dela adierazten digute paramilitarren ariskuagatik gure babesa ziurtatu behar baitute. Aukera bakarra, urtarrilaren hasieran, bigarren aldiz antolatuko den "Escuelita de la Libertad"-en parte hartzea izango litzateke.


Egunaren hasieran ez genuen imaginatuko horrela bukatuko genuela, dena inprobisatuta atera zen. Nahiz eta gure eskaera guztiei ezetz erantzun, guretzat ohore bat izan da beraiekin erduerditxo hori konpartitzea. Ez dakigu eskuelitara joango garen edo ez, bi hilabete falta baitira eta ez gera etorri geldirik egoteko. San Cristobalen ondo pentsatu behar dugu baina ez badugu plan hoberik, aurrera jarraituko dugu gure bidaiarekin.
1 iruzkin:
jodee hori pena hori..paramilitar putasemiak..aer beranduo aukera eukitze zuen beaiekin eoteko..animo ta ondo segi pareja!
Argitaratu iruzkina