Behatzaileak Moreliako karakolean
Hau da hamabost egun hauetan egon garen herrixka edo asentamenduaren izena. Edo, hobe esanda, 2007ra arte herrixka izan zena. Urte horretan bertako biztanleak aldegitera behartu bait zituzten aldameneko Nance herriko talde batekoek (Orcao kafegileen elkartean antolatuta daudenak) mehatxuen historio bati bi etxola errez amaitu zutenean. Gatazka honen hasiera baina 1994ean hasten da, zapatisten altxamenduaren unean. Garai hartan, zapatistek zenbait jauntxoen lur eremu bereganatzen dituzte eta populatzen hasten dira bertako lurrak lantzeko. Horrela 1994ko apirilaren 21ean sortzen da herrixka hau....
2013/11/29
2013/11/10
"La voz de Alejandro"

Alejandro Diaz Santiz bakarrik geratu da, edo ia bakarrik. Bere ondoan beti dago Fredi, nahiz eta bera oraindik ofizialki ez dagoen "Solidarios de La Voz del Amate" taldean. Gaur, San Cristobaletik gertu dagoen "El Cereso 5" espetxean sartu garenean biak zeuden Alberto Patishtan eta bere taldekoak egoten ziren txokoan. Tejabana baten azpian mahai luze bat eta 12 bat aulki. "Aulkiak soberan daude" pentsatu dugu Malenek eta biok, "No estamos todxs" Lakandonako Ohianeko VI. Adierazpenaren alde dauden presoen aldeko taldeko beste hiru kideekin sartu garenean. Ez da horrela izan baina, orduak aurrera pasa ahala denak bete baitira.
Eskua eman eta...
2013/11/06
Luzeeratik sakontasunera
Chiapasera heltzerakoan bidaiak bira bat eman du, jarraitzen du baina
oraingoan bizikletak atsedena hartuko dute bi hilabetez eta gure hanketako
giharrek beste era batera egingo dute lan, ez dute abiaduraren lehentasuna
izango, pausu geldora joango dira, adi egon behar direlako gure zentzumen
guztiak, inguruak esan nahi digun guztia ulertzeko, geureganatzeko, maitatzeko.
Asko baita hemen ikas dezakeguna.
Lautadak utzi ditugu eta
mendietan barneratu gara, berotasuna freskotasun bihurtu zaigu, baina giroak
bere horretan jarraitzen du. Beraz…
…haizegailuak eta haize-girotua mantengatik aldatu ditugu,
galtza motzak luzeengatik,...
2013/11/04
Bidaiari biraka
Nahiz eta Chiapaseko hiriburu administratiboa Tuxtla Gutierrez izan, San Cristobal da bizitza kultural eta turistiko handiena duena. Gu azaroarekin batera iritsi gara aurreko lau egunetako sufrikarioari esker; izan ere Palenque itsas-mailatik 60 metrotara dago eta San Cristobal 2200 metrotara. Atera kontuak! Atzo Mexiko osoan era ikusgarrian ospatu zuten "Día de los muertos" eta gu ere ez ginen urruti ibili.
Baina zer esan, merezi izan du. Kanpotar ugari dabil inguruotan. Izan ere, harrigarria da zenbat ekintza kultural eta sozialak antolatzen diren; oraindik sartu berriak gara baina airean sumatzen da aktibidade eta aukera handiak...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)