Lautadak utzi ditugu eta
mendietan barneratu gara, berotasuna freskotasun bihurtu zaigu, baina giroak
bere horretan jarraitzen du. Beraz…
…haizegailuak eta haize-girotua mantengatik aldatu ditugu,
galtza motzak luzeengatik, etengabe ura eta freskagarriak edatetik sukaldeko epeltasunera, eguneroko ariketa fisikoak irakurketa eta
idazketari lekukoa pasa diote…
Gure bidaiaren norabidea hurrengo bi hilabetetan ez da luzeeran
izango, kilometro kontagailua eta
maparen lerroa gelditu dira, ezin baitute sakontasuna neurtu, izan ere Chiapaseko bihotzaren barrnerantz bidaiatu nahi
dugu orain, bere taupadetara egokitu eta geureak bere erritmora pausatu.
Herri honek menpekotasun historia luze baten
eraldaketari hasiera eman dio, “nahikoa da!” esan dio 500 urteko
zapalkuntzari, bere txikitasunetik gaur eguneko esplotazio basatiari aurre
egiten dio, ama lurrean sustraiak tinko eutsiz eta etorkizuna beraien eskuekin
marraztuz.
Biadaiatzen jarraitzen dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina