Mediterraneorantz

MEDITERRANEO ALDERA BIZKILETAZ

Udara bukatzen aidala ta azken buelta ematea erabaki degu. Gaur atera gara Salinaseko etxetik eta nahiko ibilbide laua izan da. 81 km egin ondoren, (lehenengo eguna izan denez pixka bat gogorra egin zaigu) momentu honetan Torralba de Aragon herritik gertu dagoen baso batean ipini degu kanping denda. Bihar Monegroseko basamortua zeharkatu behar degu Ebro aldera zuzenduz gure ibilbidea.
Bidean bi adineko gizonekin kontu kontari ere ibili gera, jakinminez hurbildu baitira.

Orain izarrei begira gaude, ederki ikusten dira, inguru honetan argirik ez baitago.


Atzean daramaguna Boliviako indigenen bandera da; kotxeak hobeto ikus gaitzaten jarri dugu.
MONEGROSEN EGUZKIA ERREGE
Gaur 60 kilometro, eta nahikoa. Eguerdian hiru orduko geldialdia egin degu basamortuko oasis txiki batean. "La fuente de la Cartujan" ur boteilekin dutxa earra hartu degu. Beste pixka bat ibili, eta izerditan geundela, hara nun pistina bat azaldu zaigun herri txiki batean.

Arratzaldeko 7tan berriz abiatu gara eta, a ze aldapa! Bertan, Pirineoak, Huesca osoa, Zaragoza eta Lleidako parajeak ikusten ziren.













Hurrengo herrira iritsi garenerako eguzkia azken agurra ematen ari zen. Gose geundenez, herriko plazan hasi gara makarroiak prestatzen. Bukatu ditugunerako, gure ondoan hiru herritar genituen, kontu kontari. Italiano batekin ere nahastu gaituzte, izan ere, oraindela urte batzuk herriko plaza honetan lo egin zuen eta joan zenetik kartak bidaltzen omen zituen.
Izarrak azaldu direnez eta lo egiteko lekurik ez genuenez, plazako tabalauan dagoen "kamerinoa" eskeini digute lo egiteko.
Bizikletak utzi eta buelta bat ematera joan gara herritik, eta gure sorpresarako, pelikula bat eskeintzen ari ziren parke batean.

Nekatuta gaude eta bagoaz lotara, bihar Monegrosetik irteteko irrikaz. Ea lortzen dugun!





Eskubitan ikusten dan kaja txuri horren barruan egin genuen lo, herriko plaza erdian.
EGUN GOGORRA ATZOKOA
Goiz goizetik hasi zitzaigun eguna aldrebesten. Bide okerra hartu genuenez alperrikako kilometroak egin behar izan genituen, haizea kontra genuela.



Hori dela eta, gurutzatu behar genituen basamortuko 35 km-ak eguardian egin behar izan genituen. Tarte horretan ez zegoen itzal bat bera ere eta juxtu juxtu aurkitu genuen harrizko pareta bat, metro bateko itzala egiten zuena. Han bazkaldu genuen.

Caspera iristear ginela, Pellok trafikoko guardia zibilei galdetu zien campinga zenbatera zegoen. Hauek: " 5 kilometros, todo pabajo". Kabroia, 20 km gorabeheratsuak, haize indartsua kontra genuela. Iristerako, arratzaldeko 8ak jota ziren. Guztira larogeita piku km izan ziren.

Atzoko nekeak jota, egun bateko atsedenaldia hartzea erabaki dugu.
Goizean autostop eginez, Caspera etorri gara eta oraintxe hemendik ari gara idazten, errumaniar eta arabiarren artean, beraiez josita baitago.


A ze poza, kartela ikustean!


BENVINGUTS A CATALUNYA!

Gaur nabaritu dugu pixkat bat zoratuta gaudela. Hainbeste irakurtzen ditugu eta emozionatzen gera zikloturisten ibilbideekin, ze egunean 100 km 25 kiloko alforjekin egitea txupaua dagoela pentzatzen baitugu. Ba ez! Txikituta eta flakeziak jota iritsi naiz (Pello) 45 km "bakarrik" egin eta gero. Arratzaldeko 4tan iritsi gea Bateara. Igandea da eta kanpingetik honako ibilbidean herri bakarra zegoen: Nonaspe, edo Nonasp (katalanez). Aragoien dago, baina berehala konturatu gara hau ez dela "España". Denak ari ziren kalatanez mintzatzen eta ez dugu piperpoto bakar bat ere ikusi balkoietan, orain arte hain ugari zirenak.


Igandea da eta gure despentsa utzik zegoen, eta boteiletako ura 38 edo 40 gradutara. Dena itxita. Almendrotako fruitu lehorrak hasieran eta katalunyan sartuta mahastietako aleak janda lortu dugu nola ahala Bateara iristea.


Jaiak dira eta hemen ere dena itxita dago, tabernak salbu. Egunero bezela, egunean zehar faltatzen zaigun ur freskoa bost minututan irensten dugu. Hain nekatuta gaudenez lo egiteko herriko hostal bakarrean logela bat hartzea erabakitzen degu, albergeko arduradunarekin telefonoz elkarrizketa bitxia izan eta gero. "Tipa" honek etzuen lanik egin nahi eta aitzaki surrealistak (hostala baino garestiago zela, txarangarekin beteta zegoela...) jarri dizkigu gu ez sartzeko. En fin, bost egun eta gero ohe batean lo egiteak mesede egingo digula uste dugu, nahiz eta txarangaren musikaz, petardoen zarataz eta jendearen builaz inguraturik egon 8 orduz lo sakon egin dugu. Esnatu eta petardoak pin pan pun, tabernak jendez lepo... baina ez gara ezertaz ohartu.


Pena bakarra, atzoko bost eta batekoa.

"MILA IZARRETAKO HOTELEAN LOTAN"


Gaurkoan lujo txiki bat ematea erabaki degu, pedalei eragiten bukatu eta poza batera jeitsi gara, "hotel" honetan lo egiteko asmoz.

Eguzkia sartu baino lehen bainu bat hartu dugu eta sartu denerako bertan zegoen jendea joana zen.

Lotara joan baino lehen gure inguruan bizikletak jarri ditugu babes moduan, badaezpada, animaliren bat jeisten bada ura eratera. Baina orain konturatzen naiz... animalirik handienetakoa nire ondoan dudala (Pello), ez baitit bere zurrunkekin lorik egiten uzten.

Bueno ba banoa lotara... Nahiz eta izarrei begira gelditzeak tentazioa ematen duen.


GAURKOA ERE PLAZER BAT IZAN DA

Xertako herriko plazatik ari gara idazten, gaueko hamaikak dira eta farmaziko termometroak 30 gradu markatzen ditu. Gure helmugara iristen ari gara, (bihar ziur aski) baina ez dugu iritsi nahi. Pena handia ematen digu bidai zoragarri hau bukatzeak. Bihar Ebroko Deltaren bukaerara iristean eta begien aurrean mediterraneo itsasoa ikustean bueltatzeko unea iritsi zaigula ohartuko gara. Hurrengo bidaian amesten hasteko ordua izango da.
Gaurko eguna zoragarria izan da. San Joan de Hort herritik bi kilometrotara zegoen ur putzu haundi baten ondoan esnatu gara, eta plaust! Eguneko lehenengo bainua. Herri polit honetan eguneroko erosketak egin ondoren, Via Verdan murgildu gara. Hitzekin zaila da adieraztea bidegorri honen edertasuna. Garai batean Alcanizetik Tortosara zihoan trenbidearen ibilbidea egiten du. Haitzen artetik eta ibai baten ondotik egiten du bere bidea, baina deigarriena zeharkatu behar diren kontaezinezko tunelak. Linterna eraman ezean, hauetako batzuk ezinezkoak dira gurutzatzen.
Izan ere, badaude batzuk kilometrotik gorakoak, argiztatu gabe. Sentsazio itzela da: Eguzki izpi itsugarrietatik, lurrazpiko ilunpetara eta 40 gradutako bero sargoritik 20 gradutako freskotasunera momentu batetik bestera pasatzea.Via Verda honetan gosaldu, bazkaldu, bainuak hartu, afaldu eta lo egingo dugu. Bihar geratzen zaizkigun 15 kilometroak bukatuko ditugu Tortosara helduz, eta handik Deltara, bideak bukatu baina ametsak hasten diren lekura.

HAMAR EGUN HAUETAKO IBILBIDEA

Tamaina handiagoan ikusteko, egin klik irudiaren gainean.


ETA BUELTA ETXERA...




Ikusten dezuen bezela, buelta trenez egin genuen. Ibilbidea hau izan zen: Altafulla herritik Reusera, Reusetik Zaragozara eta Zaragozatik Santa Maria de la Peña herrira. Bertatik bizikletaz joan ginen Salinaseko etxera.
Bidean euki genituen komeriak asko izan ziren. Izan ere, Renfeko trenak ez daude oso ongi egokituta bizikletan bidaiatzeko. Ta gu bezela joanda pixuakin.... askoz gutxiago... Batzutan, ateak ixtu ixtuak dira, eta tarte handiko eskailerak igo behar dira. Bestetan, ate zabala, baina barruan lekurik ez bizikletak uzteko. A ze komeria! Eskerrak batzutan jende jatorra hurbiltzen zitzaigun laguntzeko prest.
Zaragozako tren estazioan ere, susto txiki bat eduki genuen. Eguardia zen eta denbora geneukan bazkaltzera joateko. Hortaz, bizikletak estazioko ixkina batean utzita joan ginen. Baina hortik berrogei bat minutura, bueltan geundela, Malenen bizikleta falta zen! Hortik pixkatera, Renfeko langile bat ikusi genuen bizikletarekin. Berarengana korrika hurbildu eta bizikleten jabeak gu ginela ohartu zenean, a ze bronka bota zigun! Ezin genuela bizikletak hor utzita aldegin, hauek identifikatzeko abixua pasa ziotela, pixka bat beranduago azalduko bagina, poliziari deitu beharko ziola... M-11koa ta gero horrelako gauzak oso zorrotz hartzen dituztela eta bizkiletak poltsa horiekin oso susmagarri zeudela... en fin! Guk ulertzen genuenaren arpegia jarri eta lasaitu zen tipoa.