2014/03/25

Liburu, zine ta musika artean

Igandean bukatu zen FILVEN, Venezuelako X.Nazioarteko Liburu Azoka. Hamar egun interesgarri izan dira oso, programa zabala eta betearekin. Hor izan gara ia egunero, ez delako izan azoka honen helburu nagusia liburuak saltzea, baizik eta kultura eta arteen erakusketa bizia eta aberatsa. Horren adibidea aurtengo programari begirada azkar bat botatzea besterik ez dago. Liburu aurkezpenak, eztabaidak, tailerrak, errezitaldiak, antzerkia, dantza, musika,zinea, dokumentalak...ez zegoen aspertzerik hamar egun hauetan. Programa aztertu eta aukeratu behar, eta batzuetan ez da erreza izan aukeraketa hori. Pena handiena liburu askorik ezin erostea izan da, gero etxeraino eraman beharko ditugulako bizikletetako alforjetan sartuta. Egunero ere dohainik banatzen zituzten liburuak, askok Hugo Chavezen inguruan eginikoak.
Ia 250.000 bisitari izan ditu azoka honek antolatzaileen arabera, eta datorren urterako azokaren espazioa zabaltzea aztertuko dute, aurten lasaitasunez standetan ibiltzeko goizean goizo edo eguerdian joan behar zen, bestela topera egoten zelako.
Guk dozena bat liburu dokumental batzuk eta musika eskuratu ditugu. Jarraian,  azoka honetan guk ikusitako Venezuela, Brasil eta Palestinaren inguruko film eta dokumental batzuekin uzten zaituztegu.

Jada hiru aste pasa ditugu Caracasen eta denbora hemengo bizimodua bezela pasatzen da, abiadura handian eta intentsitate itzelarekin. Gu ez gaude ohituta horrela eta lau eguneko atsedenaldia hartzea erabaki dugu. Zarata, abiadura, jende pilaketak utzi eta Margarita Irlara etori gara. Ondoren berriz ere Caracasera. Hor aztertuko dugu geratzen zaizkigun bi hilabete ta erdi horietan zer egin.

MUSIKA

Gino Gonzalez



ALI PRIMERA



DOKUMENTALAK
Bi dokumental berri estreinatu dira Chavezen heriotzaren 1. urteurrenaren harira. Oliver Stoneren "Mi amigo Hugo" eta "Un golpe y una carta"

Mi amigo Hugo


Un golpe y una carta


Beste hauek ikustea ere merezi du, Venezuelako historian azken urte hauek giltzarri baitira.

Lilianne Blaserren "27 de Febrero: de la concertacion al desconcierto" Bost zatitan dago Youtuben. Lehenengoa jartzen dugu eta beste lauak loturarekin.


2. Zatia: https://www.youtube.com/watch?v=viKn6ceneSU&list=UUmG1QNNsmXX5wjdpW3m-1pg

3. Zatia: https://www.youtube.com/watch?v=-h8dW5Tjbws&list=UUmG1QNNsmXX5wjdpW3m-1pg

4. Zatia: https://www.youtube.com/watch?v=SP3zkHm8BWw&list=UUmG1QNNsmXX5wjdpW3m-1pg

5. Zatia: https://www.youtube.com/watch?v=TVrZrfSh3_M&list=UUmG1QNNsmXX5wjdpW3m-1pg

Chávez vive, la lucha sigue.


Los sueños llegan como la lluvia




Puente Llaguno, claves de una masacre



La revolucion no sera transmitida



Lo crudo y lo refinado



Venezuelako zinematekan ikusi ditugun filme hauek ere jartzen ditugu:

BRASIL:

Edificio Master



El fin del principio


Macunaima



Vidas Secas


Pixote


PALESTINA

De Piraeus a Gaza. Evocación 1

Palestina, Cronologia de una herida

JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/03/14

Venezuela pil-pilean


Caracasen sartu eta otsailean hasi zen "Estatu Kolpe bigunaren" saiakerak sortu duen tentsioa nabaritzen da berehala. Egunero-egunero kalean prozesu bolivartarraren aldekoak zein kontrakoak mobilizatzen dira. Erreza, oso erreza da jakitea nor den nor. Orokorrean hartuta, batzuk txuriak eta besteak morenitoak, batzuk erropa dotorez  janzten dira, besteak arruntago, batzuk kolore txuria dute ikur, besteek gorria, batzuk ekialdetik datoz besteek mendebala dute egoitza nagusia. 

Caracas eraldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka. 2008an egindako bisitatik nuen irudia mugitu egin da 5 urte beranduago. Rantxito multzo batzuk (txabolak)  desagertu dira ta horien ordez etxebizitza askoko eraikinak ikusten ditut han hemenka. Auzoetan eta hiriaren erdialdean ere. "Misión Vivienda" plangintzaren emaitzak dira. Jadanik 600000 mila dira eraiki diren etxebizitzak eta erritmoa bizkortzen ari da. 

Caracas Petareko Cerroetatik 

Bestalde eskubitarrek hilabete daramate egoera irauli nahian. Hildakoak 29 dira jada, horietako asko "guarinbak" (bide mozketak) eraginda. Ez dira gutxi bideak irekitzera joan direnean frankotiratzaile faxisten tiroz hil direnak. 
Baina gobernuaren ildoari jarraituz herritar xumeek eta poliziek ez dute eskubitarrek nahi duten gizarte konfrontazioaren amua irensten. Pazientzia izugarria erakusten ari dira eta egoeraren kontzientzia argia dute. Horixe da kanpoko indarrek bilatzen dutena baina ez dute opari hori izango. Bolivartar mugimendua egoera politikoaren irakurketa zuzena egiten ari da eta bat eginda disziplina handiz mantentzen da.
Alde batetik barrikadak, sabotaiak, iskanbila, marruak, gezurrak,,, baina argumentu gutxi. Bestetik elkarrizketarako etengabeko eskeintza eta datu objetiboak. Duela 15 urteko Venezuelak eta gaurregunekoak ez du antz handirik. Mundu mailan giza garapen handienetakoa, handiena ez bada, izan duen herrialdea. Ta hori ez du gobernu venezuelarrak esaten, ONUk baizik.

MISION VIVIENDA
Edo GMVV-k (Gran Misión Vivienda Venezuela) azken hiru urteetan 550 mila etxebizitza banatu ditu pobreenen artean. Ostegunero ehundaka etxebizitza izaten dira Venezuelan banatzen direnak. Herritarrek ez dute ezer ordaintzen ta ez dira zozketatzen. Beharren araberako irizpideak daude eta orden baten arabera izaten da banaketa. Helburua 2019rako 3 miloi etxebizitza ematea.
Aurreko asteko osteguna berezia izan zen Caracas erdialdean. Bolivar Etorbidean kokaturik dago 192 apartamentu dituen eraikina. Giltzen ematea ospatzeko martxa bat izan zen Venezuela Plazatik eraikina dagoen tokira arte. Hor joan dira 3 ministro ta gobernadorea. Bukaeran Madurok berak eman dizkie giltzak bizilagun berriei.
Baina ez da hor bukatzen gaia. Eraikin hauetako bakoitzean bizilagunak komunetan antolatzen dira eta bizitza soziala antolatzen dute elkarrekin.



Pobreenei banatutako etxeak Bolivar Etorbidean



Maduro: "Panamako Goberrnua AEBen morroi"

PETARE
Petare Caracaseko ekialdean dago baina pobreak eta klase ertainak bizi dira bertan. Nahastu gabe baina elkarren ondoan. Ekialdean izaten dira istiluak eta guarinbak (Chacaon eta Altamiran) baina kuriosoa!, ekialdeago dagoen Petaren ez dira guarinbarik jartzen. Hala ere, alanbre bat errepidean jarri eta lepoa moztuta hil zen motorzalearena hemen gertatu zen.
Mirentxuk dio hemen ez direla ausartzen, jakin badakitelako  ondo ondoan dauden "cerro"etatik milaka biztanle jaitsiko liratekela prozesua defendatzera "Petareko alkatea eskubitarra da eta iraultza bolivartarrari egiten ari zaion eraso honen bultzatzailetako bat. Urte hasierarako otsaileko erasoa planifikatuta zegoen jada, eta horren froga alkatearen aginduz Petareko  metroaren inguru zabal batean espaloiak altxatu zituztela da, hor daude oraindik harri puska handiak. Baina ez dira ausartzen barrikadak egitera". 
Petareko kalea


"Los Grillitos" Mirentxuren 40 urtetako lanaren fruitua da. Ezagutu nuen duela sei urte eta orain berriro ikustean harrituta geratu naiz. Garapen izugarria izan du azken sei urteetan. Egunero 400 haurretik gora pasatzen dira bertatik eta hor jarraitzen dute oftalmologiako mediku kubatarrek, baina orain odontologoak ere badaude bere tresneria guztiarekin.
Ikasgela bat

Alaitasuna ez zaie falta Petareko haurrei

Odontologia gela "Los Grillitos"en

Haurren ikasgelak duela bost urte bi ziren, gaur egun hamar bat ikasgela daude, eta gainera informatika gela, gimnasioa, bilera gela...izugarria! Mirentxuk eraikin osoa auzotarren esku utzi du eta gobernuak diruz laguntzen die. Bertan egiten dituzte "Consejo Comunal"eko bilerak.
Auzotarrentzat eta bereziki ikasleentzat antolatu zuten informatikako gelako arduradunarekin hitz egiten izan gara eta garbi azaldu digu: "iraultzak nire bizitza goitik bera aldatu du, lehen ez nekien ezer, ez zitzaidan batere axola  besteen egoerak. Eskolara joan eta batxilergoa atera nuen. Gaur nire bizitza emateko prest nago iraultza hau defendatzeagatik".

MASS MEDIEN GERRA
Edo laugarren generaziokoa, gaur egun komunikabideak dira gerrak (inperialisten erasoak) sortzeko tresna nagusia, arma psikologiko lazgarriena, adibideak egunero ikusten ditugu. Etengabe galdetzen digute venezuelarrek ea nola ikusten dugun hemengo egoera kanpotik. Uste dute hau dela mugimendu bolivartarraren puntu ahulena. Arrazoi dute. Guk diegu, ezkerreko militante politikoak garela, euskaldunak gainera ta ongi txertatuta gaudela. Baina eskubiko mass-medien erasoen aurrean nazioarteko gizartearen gehiengoak pozoin hori bakarrik jasotzen du.
Gure lehenengo azterketan mugimendu indartsua eta antolatua ikusi dugu, ertamerika osoan ez bezala. Azken eraso honen aurrean erantzun bateratua eta oso argia ematen ari direla iruditzen zaigu. Mezua elkarrizketa, bakea eta iraultzaren emaitzak dira. Ez da erreza iraultzarekiko gotorroz bizi den klase ertainetara heltzea baina gutxienez neutralizatzen ari dira bertako eta nazioarteko mass medien gezurrak eta manipulazioak.
Kapitalaren eta inperialisten aurrean planto egin eta XXI. mendeko sozialismoaren lehenengo saiakera dugu Venezuelakoa. Asko dago jokoan, ez soilik Venezuelan, baita Amerikan eta mundu mailan ere.


Gazte honek eskualidoei mezu garbia

Txanogorritxo deitzen diote "gazteari"
23 de Enero auzoa

Cuartel de la Montaña
Egunero 16:25ean kainokada Chavezen omenez
Chavezen mausoleoa
Militarren piszina herritarrentzak irekita
Nicolás, Amalia eta Sornerekin


Txanogorritxok otsoari.
Ikasle "Abertzaleak" ere kalera irten dira
Venezuelan ikasketak doahinik dira, baita unibertsitatekoak ere
Ez da lelo hutsa, ta burgesiak badaki
Venezuelan batazbesteko adina 22 urtekoa da

Sorne ta Lillianerekin






JARRAITU IRAKURTZEN...

2014/03/06

"Esto es lucha de clases"

Caracas, martxoak 3, aireportutik hirira doan bide nagusia kotxez eta motorrez beteta dago. Gu autobus batean goaz, irratian jarri duten Venezuelako ereserkia entzuten. Trafikoa handia da, baina gure norabidean bakarrik. Alderantziz apenas dago trafikorik. Jendea hondartzetatik bueltan dator hirira. Jai egunak dira Venezuelan ihauterietako astelena eta asteartea eta aurten zubi luzea egiten ari dira aurreko asteko osteguna eta ostirala ere jai egunak izan ziren Caracazoaren urteurrena 27an izan baitzen. Otsaila hilabete zaila izan da Gobernuarentzat, AEBak buru dituztela Venezuelako eskubikoek giroa nahastu nahi dute inperialistek aitzaki bat izan dezaten gobernu iraultzailea boteretik kentzeko.
Hortan saiatzen ari dira baina gobernu venezuelarra eta herri iraultzailea era inteligentean kudeatzen ari dira erasoa. Ikusi behar da AEBak noraino nahi duen eraman oraingo saiakera hau.

MARTXOAK 5, CHAVEZ-I ESKEINITAKO ABESTI EDER BAT:




Jatorri euskalduna duen Venezuelar emakumeak ongietorri ederra eman digu Caracasen. Bere gurasoak hona etorri ziren ihesean gerratik eta bera urtero joaten da Euskal Herrira. Garbi esan digu "esto es lucha de clases". Chavista eta iraultzaile porrokatua da bera


Azkenengo bost urtetan, txabolen ordez eraikuntza berri asko egin dituzte

Gu gauden kalean, Sabana Grandeko bulevarrean, ihauterietako giro polita aurkitu dugu nahiz eta ilunabarretik aurrera giroa pixkanaka nahasten joaten zen. Gaztetxo taldeak edonorekin sartzen dira jolasean bezela baina gusto txarreko bromekin. Horietako batzuk, txispa sortzen ari ziren iskanbila eragiteko. Ihauterietako azken gauean guk hostaletik pilotakada batzuk bezela entzun genituen. Normalean, eskuineko ikasle talde hauek Caracaseko zona konkretutan biltzen dira (Chacaon, Altamiran...) Guk, "Guarimba" bat ikusi genuen, hau da, barrikada bat.

Chavezen heriotzaren lehenengo urteurrena atzo, martxoak 5, izan zen. Desfile zibiko-militar batekin gogoratu zuten Chavez goizean eta arratsaldean "Cuartel de la Montañan" beste ekitaldi zibil-erlijiosoa eskeini zioten. Arratsaldeko 16:25ean, hainbat suziri jaurti zituzten, Chavez hil zen ordu bera baitzen. Gaueko 9etan berriz, Oliver Stone-ek Chavezi eskeinitako "Mi amigo Hugo" dokumental berria estreinatu zuten telebistetatik. Merezi du ikusteak. Egun guztian zehar, bertan izan ziren Latinoameriketako hainbat presidente, atzerri ministro... Horien artean, Raul Castro, Evo Morales, Daniel Ortega eta bere emaztea...

Atzo jasotako irudi eta bideo hauekin bukatzen dugu gaurkoa. Caracasen denbora pixkat pasako dugu eta izango duzue gure berri laister.

Desfilearen ondoren











Goizean, Chavezen gehigarri batekin, egunkaria doainik banatu zuten



Omenaldirako kola egiten

Maduro iritsi da


Herriak maite du Chavez

Urtebetera, miraria: denak dira Chavez








@mkl45 motorzale iraultzaileak daude hemen

Herri mugimendu ezberdinetako kide askok desfilatu zuten


Mediku kubatarrak

Venezuelako jatorrizko herriak

Emakume kopuru handia dago armadan












JARRAITU IRAKURTZEN...