2013/12/23

Acteal, sarraskiaren XVI. urteurrenean.






Actealen (Chenaló-Chiapas) 1997ko abenduaren 22an paramilitarrek 45 pertsona akatu eta ehundik gora zauritu utzi zituzten zazpi ordu iraun zuen ekintza kriminalean. Actealeko ermitan eman zen jazoera lazgarritik 200 metrora zeuden Polizia Federalekoak ez ziren mugitu bere tokitik. Gaur bertan urtero eroritakoen omenez egiten den martxa eta ekitaldian izan gara. Gaur egun toki hau sakratua da beraientzat eta ez dute atsedenik izango krimenaren arduradun politiko eta intelektualen inpunitatearekin amaitu arte. Garbi baitago dauden frogekin Chiapas eta Mexikoko ardunadun politiko gorenen  babesa eta bultzada izan zuela ekintza hark: armen banaketa, entrenamendu militarrak, poliziaren inhibizioa eta garaian Mexikoko gobernuak zeraman estrategia paramilitarra (gaur egun ere, baina intentsitate bajuago batekin eta politika asistentzialekin osatua) EZLNren gorakada poitikoa gelditzea zuen helburu. Arduradun hauek epaitu gabe jarraitzen dute, are gehiago, ardura politiko garrantzitsuak dituzte gaur egun ere.


Goizeko 5etan ohetik jaiki eta abiatu ginen San Cristobaletik. Zortziretan Actealetik 3 kilometrora dagoen San Pedro Polhórako bidegurutzean geunden. Han bertan, harrobia dago, eta gobernuak harrobiaren jabetza eta esplotazioaren inguruan zapatisten eta partidisten artean sortutako gatazka erabili zuen, besteren artean, ekintza hura azaltzeko. 9etan, San Cristobaleko artzapezpikua buruan jarrita, hasi zen martxa eta 10etan ekitaldia hasi zen 45 pertsona hauen eroritako lekuan eraiki zen plaza sakratuan. "Las Abejas de Acteal" deitutako erakunde zibilak antolatzen dute urtero ekitaldia eta beraiek irakurritako komunikatu osoa entzun dezakezue egin dugun bideoan, bertako irudiekin batera.


Benetan hunkigarria izan zen atzoko eguna guretzat. "Los Altos de Chiapas" deitutako eskualdean kokatua dago Acteal, paisaia zoragarria batean dago kokatua, mendikate eder eta bailara sakonak ikusten dira bertatik. Ekitaldian ikusten zen bizirik dagoela zauria herritarren bihotzetan. Kantua, antzerkia, komunikatuak eta meza ospatu zuten, eta hau amaituta bazkaria eta musika alaia. Musika eta dantza, bai, beraiek samina leuntzeko horrela egiten dutelako, bizitza eta heriotza ez baitaude kontrajarriak baizik eta osagarriak direlako beraientzat. 21 de Abrilen gurekin egondako militanteekin egoteko aukera ere izan genuen, ingurokoak baitira, eta ezagun eta ezezagun batzuekin ere hitzegiteko eta egoteko ere aprobetxatu genuen. Arratsaldeko bostetarako (hemen bosterdietarako iluntzen du) San Cristobalera itzuli ginen.
JARRAITU IRAKURTZEN...

2013/12/19

Atitlan


Zarautzen geundela batek esan zigun, Guatemala bisitatu behar gendula entzundakoan, Atitlan lakua ezin genuela ikusi gabe utzi. Eta arrazoi zuen. Hiru egunerako edo etorri ginen eta aste osoa pasa dugu bertan. Antigua eta Cichicastenango ikusi gabe utzi dugu, momentuz behintzat. Egun gehiago ere geratuko ginen baina Chiapas aldera bueltatu behar dugu, han baditugulako nahiko lan urte honen azken egunetarako. Baina honen inguruko kontuak hurrengo sarreretarako utziko ditugu.
Hona iritsi eta lehenengo tweet-a "Atitlan majikoa" idaztea baino ez zitzaigun bururatu. Zazpi egun beranduago konturatzen gara ez zela izan hasierako inpresioa bakarrik.. Penakin utzi behar dugu toki hau, oso gutxi ezagututa eta, txoko, ikuspegi eta ibilbide pila bat bazterrean utzita. Maya herrien erdigune garrantzitsuenetako bat izan zela ez gaitu batere harritzen, hain indartsua baita naturaren edertasuna hemen, basoak, tontorrak, sumendiak, txorien  kantuak... majikoa! nola azaldu bestela? 
Lakuaren zoruan bizirik diraute gaurreguneko mayen aurreko belaunaldikoek, hori diote behintzat hemen... eta zergatik ez?
Gaur egun, kolonizazio aurreko espiritualtasuna edo mundu ikuskera adierazteko era berezi hori hein handi batean galtzear dute hemengo herritarrek. Penagarria da ze erlijio zirko antolatuta daukaten hemen. Era guztietako sekta erlijiosoak aurki ditzazkezu, katolikotik aparte. Gu egon garen herrian 20 eliza ezberdin edo kontatuko ditugu eta zenbat biztanle izango ditu ba, 1000 edo 2000?     Guatemalan bereziki harritu gaitu ze indartsu dauden izurrite hauek: "erlijioaren merkatua", alkoholismoa, futbola...eta pobrezia. Gaur bertan gu gauden San Pedro ondoko San Juan herrian ehunen bat emakume bilduta zegoen kamioneta txiki baten aurrean. Kamionetatik bozgorailuz bertako emakumeen zerrenda bat pasatzen ari ziren bertan aurkitzen ziren egiaztatzeko. Zertan ari ziren bati galdetuta zera erantzun digu: "es la ayuda alimentaria que nos trae el presidente de Guatemala". Ah!, dena lotuta dagoela baieztatzen dugu berehala, erlijio, alkohola eta  jendea bere miserian bare mantentzeko gobernuaren "ayuda alimenticia". Mexicon bezalaxe, eta ziurrenik beste toki askotan bezela. Putreak!


Harrigarria da bai nola aprobetxatzen duten jendearen formazio eskaxa eta 80. hamarkadako eta 90. hasierako indigenen aurkako genozidioa. Kaleko pintadak, muralak, pankartak... denak edo ia denak erlijiozkoak dira,"en Dios confiamos" "solo Jesus nos salvara" etabar. Apologia kriminalagorik ez dugu hain garbi ikusi inon. Bitartean hemengo haurrek nazioarteko erakundeen datuetan elikadura eskasa dutenen artean aurreko aldean kokatzen dira eta langileek hilean 125 eurorekin, aste osoan 10 ordu egunero lan eginez, bizi behar dute. Latza egoera herrialde honetakoa.


Ah! bi gauzatxo. Aupa Amets eta aupa igeldotarrak. Eta urtarrilaren 11ean Bilbo betetzera.

Kargak buruaren laguntzaz

Santiagoko merkatua

Milpatik bueltan

Toliman sumendia

Azokan saltzen

Hau da bidaiatzeko era merkeena

A ze abilidadea!

Etxe hauetan bizi dira

Kontu-kontari

Sukaldatzeko egur bila joan behar

Oihal lantegia

Txakurren egoera ere grisa da


Hemengo txalupak

Gure logelako ikuspegia

Poztu ginen pintada honekin

Platanalak

Kolore guztietako loreak aurki daitezke

"Indioaren sudurra"ren tontorrean dantzan

San Pedro eta San Juan herriak sumendiaren magalean

Egun argitsuetan hemendik Ozeano Barea ikusten omen da

San Pedro sumendia, San Juan herria, Santa Maria amabirjina

Arto tartean

Eguneroko lanak

Mayen zikloak
JARRAITU IRAKURTZEN...

2013/12/11

Argazkiak Guatemalatik


Guatemala Mexikotik

Zaborrez egindako mendia

Iritsi gara mugara

Bagoaz altura hartzen

Mexikon baino indigena gehiago

Bide guztia ibaitik gora

Egunez ondo gauez hotz

Nekazariak

Gabonetako kanpaina

Huehuetenango

Trafiko handia

Azoka eguna Pologuán

Horrelakoak dira hemen autobusak

Azokatik bueltan
Santa Maria sumendia

Eguraldi ona, garai hontan euririk ez

Bideko herrixkak

Euskal Herrian horrelako kalabazarik bai?

Artoa, ekonomiaren ardatza

Erreka da herriko plaza

San Francisco el Alto

Gure lehen warmshowerseko etxea

Barrutik

Sumendi bidean...

...gazteak oinez, zaharra aurrera

Bizikletak utzi...

...ta oinez goraka

Iritsi gera Kuxlatikera

Goitik Xelako goi-lautada. 3000 metrotara gaude

Txakurren bazka

Kafe ordua
 

 

JARRAITU IRAKURTZEN...