Herriko jendea laguntzeko prest, mobileko kargadorea aberiatu eta hor joan zait bat bere etxera ea berea balio didan. Polikiroldegia kanping dendaz beterik, dutxa beroak hartzeko aukera, afari herrikoia (paella), udaletxea zabalik, baita alkatearen bulegoa ere inolako zaindaririk gabe, wifi irekia herri osoan, sinestezina!
Hemen Andaluzia eta estatuko beste hainbat tokitako jendea bildu da, bertako borrokaren esperientziatik ikastera eta indartzera etorri dira. Jende heldua eta gazteak ere (ez gaztetxoak) eta giro lasaia eta atsegina dago. Jarraituko dugu kontatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina