2012/04/21

...eta etxean berriro

Bi aste pasa ditugu Andaluzian eta bueltatu gara. Dueñasetik abiatu eta Dueñasera bueltatu. Azkenaurreko bisita egin eta etxera. Igandean gara hor berriz eta 25an azken bidaian gurekin ekarriko zaitugu, bisitarik ez, gurekin ekarriko zaitugu. Animo!
Andaluziara eguzkiaren bila joan eta zer topatu: zeru estaliak eta hotza agian ez, baina bai nahi ez genuen freskura. Horrela dira gauzak eta horretara moldatu behar. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea labur geratu zaigu baina beste era batera moldatu gara. Entrenamendu gisara balio izan digu, gogorrena izaten den hasierako egunekin geratu gara, astirik izan gabe hanketako astuna edo beruna erlaxatu ezinik eta eserlekuan ipurdia bere lekua aurkitu ezinda.
Ateratako argazki eta bideo bilduma honekin bukatzen dugu...momentuz, hurrengo ibilbidea laister izango delakoan. (laister jarriko ditugu)

1 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Hator hator mutil etxera...
Ez da gaztaina garaia baina bai etxetik atera behar ez zutena ekartzekoa. Ongi Etorri!!!