2012/04/04

Kasualitateak kasualitate al dira?

Sentsazio arraro bat izan nuen gure Andaluziako lehenengo egunean. Baso hori ez zitzaidan ezezaguna egiten, aurreko bizitza batean bertan egon izan banintz bezela, baina hori nola adierazi Maleni erotzat hartu gabe? Toki nahiko baztertu batera iritsi ginen eta kanpineko panorama ikustean esaten nuen nire baitan: ostia! ni hemen izanda nago. Kanpineko tabernara afaltzera joan eta esaten dit jabeak: ¿Tú conoces a Manu Urbieta?  Bale, dena argituta. Eta nire erantzuna: Ahora sí, la misma pregunta me hiciste hace 10 o 15 años. Sí, tu cara se me hace conocida, berak.

1 iruzkin:

Mikel Aranburu erabiltzaileak esan du...

Ondo kontserbatzen zaren seinale.