2012/07/20

Bigarren astea aurrera doa

Ez dugu betarik aspertzeko. Portugaleko itsasbazterrean ur hotza eta uraren korrenteak olatu handiekin topatu badegu orain arte, hara non harribitxi dotorea azaldu zaigun: Sao Martinho do Porto. Donostiako kontxari mila buelta ematen dizkio honek. Badia itxi bat piszina erraldoi bat osatzen du eta igerian egin dugu lasai.
Atzoko egunean, 500 urte atzera egin genuen Obidosen. Oilasko ixterrak hatzekin jaten egon ginen eta mozkortu ere bai ardoa buztinezko pitxerretik edanez. Erdi aroko azokaren inaugurazioa harrapatu genuen eta egun ederra pasa genuen.
Bagoaz hegoaldera eta ea gaur Sintrako jauregia eta lorategiak ikusten ditugun. Baina hori futurologia da eta hurrengorako utziko dugu.

Oharra: Ahal badegu jarraituko dugu argazkiak jartzen, Malen ez baita nekatzen eta bilduma ederra daukagu. Ea wifi-point bat harrapatzen dugun.

1 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Oilasko izterrak jaten... puajh.
Gaurkoan inbidiarik ez didazue eman.