2012/07/18

Lehenengo astea Portugalen.

Oain arte ez idaztearen arrazoia inun ez degula internet topatu izan da. Momentu honetan, Alcobaçako liburutegitik ari gara idazten, baina argazkiak ezin ditugu igo. Orain arteko ibilbidea hauxe izan da:
Cies Irlak --> Paradisiakua.
Porto --> Autentikua.
Costa Nova --> Hondartza amaigabeak, haizea eta itsaso hotza.
Montermor --> Gaztelu zoragarria eta Europako Piragua txapelketako finalak ikusteko aukera.
Coimbra --> Kriston beroa, eta Europako Gimnasia txapelketa.
Alcobaça --> Hiru egun. Nazare (oso polita), Fatima (Vatikanoaren kopia txarra), Kobazuloak (tenperatura 35 gradutatik 15era, a ze gozada!), Batalha (kristoren eliza).

Orain poliki-poliki Manu Chaoren igandeko kontzerturantz goaz. Cascaisen joko du (Lisboa ondoan).

Anekdotak:
Autopistak utzik. Astopistak mukuru. Nabari da krisia.
Portugal zerbaitekin konparatzean, Marruecos etortzen zaigu burura eta gustatzen zaigu.

2 iruzkin:

Hodei erabiltzaileak esan du...

Itxura ederra du bai!
Baina Batalhakoa ez zait oso argi geratu: "kristoren eliza"? Eliza (kristau) guztiak dira Kristorenak, ez?
Bo, txiste txarrak utzita, aprobetxatu ahal dezuen bitartian!

Mikel Aranburu erabiltzaileak esan du...

Hara, bizi zarete eta!
Ondo zabiltzatela dirudi. Hori bai inbidia, leizean sartu eta 20º gutxiago. Aire egokitua, argi indarraren beharrik gabe, zentral nuklearrik gabe. Neguan ere, epela izango da.
Esate ez det ba nik, goi paleolitikoan pertsonek, astean 15 ordu bakarrik egiten zituztela. Gu mozoloak, gaur egunekoari "aurrerakuntza" deitzen diogu.
Hemen ondo gabiltza, jan, mundua konpondu, siesta ederrak eta abar.
Hitz batean, gizentzen.
Zuek segi idazten, irakurriko degu eta.