2012/08/20

Benvinguts a Catalunya!

Gaur nabaritu dugu pixkat bat zoratuta gaudela. Hainbeste irakurtzen ditugu eta emozionatzen gera zikloturisten ibilbideekin, ze egunean 100 km 25 kiloko alforjekin egitea txupaua dagoela pentzatzen baitugu. Ba ez! Txikituta eta flakeziak jota iritsi naiz (Pello) 45 km "bakarrik" egin eta gero. Arratzaldeko 4tan iritsi gea Bateara. Igandea da eta kanpingetik honako ibilbidean herri bakarra zegoen: Nonaspe, edo Nonasp (katalanez). Aragoien dago, baina berehala konturatu gara hau ez dela "EspaƱa". Denak ari ziren kalatanez mintzatzen eta ez dugu piperpoto bakar bat ere ikusi balkoietan, orain arte hain ugari zirenak.


Igandea da eta gure despentsa utzik zegoen, eta boteiletako ura 38 edo 40 gradutara. Dena itxita. Almendrotako fruitu lehorrak hasieran eta katalunyan sartuta mahastietako aleak janda lortu dugu nola ahala Bateara iristea.


Jaiak dira eta hemen ere dena itxita dago, tabernak salbu. Egunero bezela, egunean zehar faltatzen zaigun ur freskoa bost minututan irensten dugu. Hain nekatuta gaudenez lo egiteko herriko hostal bakarrean logela bat hartzea erabakitzen degu, albergeko arduradunarekin telefonoz elkarrizketa bitxia izan eta gero. "Tipa" honek etzuen lanik egin nahi eta aitzaki surrealistak (hostala baino garestiago zela, txarangarekin beteta zegoela...) jarri dizkigu gu ez sartzeko. En fin, bost egun eta gero ohe batean lo egiteak mesede egingo digula uste dugu, nahiz eta txarangaren musikaz, petardoen zarataz eta jendearen builaz inguraturik egon 8 orduz lo sakon egin dugu. Esnatu eta petardoak pin pan pun, tabernak jendez lepo... baina ez gara ezertaz ohartu.


Pena bakarra, atzoko bost eta batekoa.

iruzkinik ez: