2012/08/22

Gaurkoa ere plazer bat izan da

Xertako herriko plazatik ari gara idazten, gaueko hamaikak dira eta farmaziko termometroak 30 gradu markatzen ditu. Gure helmugara iristen ari gara, (bihar ziur aski) baina ez dugu iritsi nahi. Pena handia ematen digu bidai zoragarri hau bukatzeak. Bihar Ebroko Deltaren bukaerara iristean eta begien aurrean mediterraneo itsasoa ikustean bueltatzeko unea iritsi zaigula ohartuko gara. Hurrengo bidaian amesten hasteko ordua izango da.
Gaurko eguna zoragarria izan da. San Joan de Hort herritik bi kilometrotara zegoen ur putzu haundi baten ondoan esnatu gara, eta plaust! Eguneko lehenengo bainua. Herri polit honetan eguneroko erosketak egin ondoren, Via Verdan murgildu gara. Hitzekin zaila da adieraztea bidegorri honen edertasuna. Garai batean Alcanizetik Tortosara zihoan trenbidearen ibilbidea egiten du. Haitzen artetik eta ibai baten ondotik egiten du bere bidea, baina deigarriena zeharkatu behar diren kontaezinezko tunelak. Linterna eraman ezean, hauetako batzuk ezinezkoak dira gurutzatzen.
Izan ere, badaude batzuk kilometrotik gorakoak, argiztatu gabe. Sentsazio itzela da: Eguzki izpi itsugarrietatik, lurrazpiko ilunpetara eta 40 gradutako bero sargoritik 20 gradutako freskotasunera momentu batetik bestera pasatzea.Via Verda honetan gosaldu, bazkaldu, bainuak hartu, afaldu eta lo egingo dugu. Bihar geratzen zaizkigun 15 kilometroak bukatuko ditugu Tortosara helduz, eta handik Deltara, bideak bukatu baina ametsak hasten diren lekura.



1 iruzkin:

Mikel Aranburu erabiltzaileak esan du...

Bueno bada garaia herrira agertzeko. Dexente idatzi duzute azkenaldian. Baina ez naiz ohartu eta orain topatu berri dut. Beti bezala goizo-goizo goizaldeko 04:30ak. Bihar tarte gehiagokin irakurriko ditut.
Eta etxea etxando letxes!!