2012/08/16

Monegrosen eguzkia errege

Gaur 60 kilometro, eta nahikoa. Eguerdian hiru orduko geldialdia egin degu basamortuko oasis txiki batean. "La fuente de la Cartujan" ur boteilekin dutxa earra hartu degu. Beste pixka bat ibili, eta izerditan geundela, hara nun pistina bat azaldu zaigun herri txiki batean.

Arratzaldeko 7tan berriz abiatu gara eta, a ze aldapa! Bertan, Pirineoak, Huesca osoa, Zaragoza eta Lleidako parajeak ikusten ziren.













Hurrengo herrira iritsi garenerako eguzkia azken agurra ematen ari zen. Gose geundenez, herriko plazan hasi gara makarroiak prestatzen. Bukatu ditugunerako, gure ondoan hiru herritar genituen, kontu kontari. Italiano batekin ere nahastu gaituzte, izan ere, oraindela urte batzuk herriko plaza honetan lo egin zuen eta joan zenetik kartak bidaltzen omen zituen.
Izarrak azaldu direnez eta lo egiteko lekurik ez genuenez, plazako tabalauan dagoen "kamerinoa" eskeini digute lo egiteko.
Bizikletak utzi eta buelta bat ematera joan gara herritik, eta gure sorpresarako, pelikula bat eskeintzen ari ziren parke batean.

Nekatuta gaude eta bagoaz lotara, bihar Monegrosetik irteteko irrikaz. Ea lortzen dugun!





Eskubitan ikusten dan kaja txuri horren barruan egin genuen lo, herriko plaza erdian.

1 iruzkin:

Maria Luisa erabiltzaileak esan du...

hemen ere bero dago, baditugu monastegiko polboroiak mensajeria azkarraz bidaliko ditugu