Cocibolcak bere inguruan eta barrenean biltzen duena lorategi eder bat bezela definitu dezakegu. Edena dela esan behar genuen baina exajeratzeko joera dugula esan dezakezue.
Managuatik laku erraldoiaren ertzean dagoen Granada aldera doan bidea hartu dugu. Malenen urtebetetzeak dira gaur eta ospatu behar. Gosaria hartzeko, bidearen erdian dagoen jatetxe batean sartzen gara. Terraza ederra du, Masaya sumendia eta lakuaren bistekin. Solasaldian orain arteko balantzea egin eta geratzen zaigunaren inguruko planei buruz aritzen gara. Denbora oso kontzeptu malgua dela konturatzen gara, subjektibitateak moldatzen du eta norbanako bakoitzarena oso desberdina izan daiteke. Hegan doa gurea, alegia. Luzea zirudiena, laburregia geratzen ari zaigu. Hobe horrela.
|
Catarinako miradorean |
Granada! Ezagutzen ditugun beste biak (Andaluziakoa eta Errexilgoa) ederrak dira, baina hau ez da gutxiago. "La sultana de Nicaragua" deitzen diote. Ameriketako lehen eliza katolikoa hemen eraiki zuten (1525) eta bere kanpandorretik hiriaren eta inguruaren panoramika osoa begiztatzen da. Cocibolca (edo Nicaragua) laku erraldoia, Mombacho sumendia, Ometepe irla... Horrez gain, ondo kontserbatutako etxe kolonial handiz osatuta dago hiria. Nicaraguako bira turistiko guztietan azalduko zaizu eta ondorioz nabaritzen da kalean: turista ugari, hotel dotoreak, dendak... Halere, ezin izkutatu herrialde honetan (eta ertamerikako herrialde gehienetan) dagoen pobrezia kopuru handia. Eskaleak ugari dira, eta kontrastea are eta nabarmenagoa egiten da hemen, luxuak eta miseria gorriak aurrez-aurre egiten dute talka.
|
Zaldi-gurdiak Granadan |
|
Guadalupeko Eliza |
|
Katedrala |
|
Cocibalca lakua |
|
"Las Isletas" |
|
Granadako kale bat |
|
Katedralaren dorreak atzean |
|
Independentziaren Plaza |
Ekitaldi kultural ugari prestatzen dituzte Granadan eta guk Ballet Folkloriko de Nicaraguako saioa ikusteko zortea izan genuen: erritmo bizia, jantzi koloretsu ugariak, koreografia ederra, Nicaraguako toki askotako dantzak... Hiru egun polit eman ditugu bertan eta ez dira azkenak izango, laister bueltatuko gara poesiako astea baitago antolatuta laister.
Granadatik berehala Mombachoko parke naturala aurkitzen da, izen bereko sumendiaren bueltan.
"Nicaragua libre" izeneko alberge eko-turistikoan ostatu hartu eta bizikletekin barneratu gara parkean, erreka bateko ur-putzu garbietan bainu bat hartzeko. Igandea da eta gauza bera egiten dute bertako auzune txikietan bizi diren familia batzuk.
|
Erreka Monbachoko Parkean |
Gauean, albergeko arduradunaren familiarekin afaltzen dugu, gu bakarrik baikaude bertan. Afalondoren, Renék Mombacho inguruko istorio fantastiko batzuk kontatzen dizkigu. Berak guztiak ez dituela sinisten dio, baina batzuk bai. Adibidez, bere aitonarena. Gizon hau ezkondua zen eta bi maitale zituen. Egun batean, maitale batek bestea uzteko erregutu zion, baina gizonak ezetz. Gau batean, bidexka batetik zaldiz badoa beste maitalearengana. Orduan,
"cegua" azaltzen zaio eta orkatiletan hozka egiten hasten zaio. Makilarekin kolpeak jotzen dizkio gizonak hanketan bere ondotik bidali arte. Hurrengo egun batean, maitale jeloskorrarengana joaten denean, ohean aurkitzen du besoak eta bizkarrak ubelduz josita.
Ugari dira gauez bidexketatik gizonei agertzen zaizkien emakume gazte ta eder sorginduak. Berari ez zaiola gertatu, baina bai bere lagun bati. Gauez, etxera zihoala emakume batek berarekin joateko erregu eta erregu hasi eta azkenean amore eman behar. Hurrengo goizean, Granadako hondartzan esnatu zela bakarrik dauka gogoan. Brometan diot, Nicaraguako "Flor de Caña" rona oso ona dela eta berak parre txiki bat botatzen du: "baliteke" dio Renék.
Bestalde, badaude gauez bideetan errari eta galduta dauden beste bi pertsonai fantastiko. "Gizon Erraldoia", 5 metro inguru neurtzen dituena eta "Gizon Ipotxa" metro erdikoa. Hauek goitik behera beltzez jantzita ibiltzen dira. Ez dira inorekin sartzen baina beraiei zerbait txarra egiten saiatuz gero, begizkoa bota eta zoritxarrak besterik ez dituzu izango. "Nire lagun bat "Gizon Ipotxa"rekin topatu zen eta txantxetan hasi zitzaion. Ipotxak, hitzik esaten ez zuenez, laguna txistua botatzen hasi zitzaion. Baina laister utzi behar izan zuen; berak botatako txistua bere aurpegira itzultzen baitzitzaion. Handik gutxira, mimbizi batek eraman zuen bere laguna.
Mombacho sumendiaren magaletik, Concepcion eta Maderas sumendi bikien magaletara, Cocibolca lakuak duen Ometepe irlaren sortzaileak. Laku hau, Ameriketako bigarren handiena da (Titikakaren ondoren) eta harrigarriena barnean dituen bi sumendi hauek dira. Irla berezi honetan barneratu orduko, badirudi denbora eten dela, kotxerik ez, bus gutxi batzuk, bizikletak ugari eta motoak ere. Atzean utzi dugu ertamerikako errepideen estresa. Errepidea adokinez egina dago, baina irlaren erdia baino gutxiago lotzen du. Gainontzekoa, harriz betetako pistaz betea dago. Bost egunez atsedena hartu dugu: txori tropikalen kantuak, tximuak (hemengoak tximinoen artean argienetakoak), platanalak, lakuan bainuak, ilargi betea, zaratarik ez, bizikletaz ibilbideak... Parke naturala denez, azpiegitura turistikoak gutxi dira eta natura zein bertako bizimodua ez dute kaltetzen.
|
Concepcion sumendia Rivas aldetik |
|
Irlari buelta ematen hasiberriak |
|
Bananoaren uzta garaia da |
|
Bizirik dagoen sumendia da Concepción |
|
Ojos del agua |
|
Hondartza eta Maderas sumendia |
|
Batzuetan zaila bizikleta kontrolatzea |