Nicaraguari agurra emateko eguna iritsi zaigu berrogei egun bertan pasa ondoren. Beste berrogei ere gustora egongo ginen baina beste lurralde batek deitzen digu momentu honetan eta ezin diogu dei horri uko egin.
Azken egun hauek Nicaraguaren bihotzean pasa ditugu, Granada, Masaya eta Catarinaren artean, hirurak oso gertu. Ez dugu aspertzeko betarik izan hainbat ekitaldi kultural, politiko eta naturaren edertasunez gozatzen, hurrengo argazki eta bideoetan ikusiko duzuenez.
Aste honen barruko ekitaldi bat Emakumeenganako indarkeriaren kontrako desfilea izan zen. Biolentzia hau hilkutxa batean sartu eta Cocibolca lakuan ondoratu zuten.
Granadako auzo baztertuen gazteekin lana egiten duten Komedia eta Mimo eskolaren berri izan genuen gure lagun poloniarreren bidez eta beraien saio bat ikusi genuen. Hemen argazki eta bideo batzuk. Saioa bukatzeko Wojciech-ek berak abesti batzuk kantatu zituen.
Urriaren hasieran ezagutu ginenetik bost aldiz topatu gara bidean berarekin baina oraigo hau ziurrenik azkena izango da. Berak bizikletarekin jarraituko du ertamerikako Costa Rica eta Panamatik, eta gero joango da Hegoamerikara. Ez du etxera bueltatzeko presarik. Guk aldiz data bat dugu etxera bueltatzeko eta saltoa egingo dugu hegazkinez Hegoamerikara.
Leongo Iraultzaren Museoan ikurriƱa ageri da!
Sandino hil zutela 80 urte.
Otsailaren 21ean, duela 80 urte Somozatarrek akatu zuten Sandino. Bere herrian, Niquinohomon, izan ginen eta argazki eta bideo hauek jaso genituen. Bizi izan zen etxea museo bezala zabaldu dute urteurren honetan eta herriko liburutegian berari buruz idatzita dauden zenbait liburu gainbegiratzen izan ginen ere.
Masaya eta Catarina
Gure azken astea bi herri hauetan izan gara. Masayan erosketa batzuk egin behar izan ditugu eta ederki egon gara kafea hartzen bere parke ederrean edota Masaya lakuaren ertzetik pasiaz. Iraultza Sandinistaren museoa ere ikusi dugu.
Masayako parkea |
Apoyoko lakua |
Mario eta Rociorekin Apoyoko lakuan |
Berriz ikusi arte Wojciech |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina