2014/02/05

Managuatik Bluefieldsera

Managua kaotikoa eta dispersoa da. Ekialdetik sartu, aireportua dagoen aldetik, eta erdigunea non zegoen galdetuta harridura aurpegiarekin begiratzen zigun jantokiko emakumeak: "¿pero a dónde quereis ir?". "al centro" guk. ¿qué centro, el centro comercial? Alperrik. Managuako planoa behin eta berriro aztertu eta hotelak eta banketxeak bi toki nahiko gertuetan biltzen direla konturatzen gara  baina ez dugu aurkitzen non dagoen herri eta hiri guztietan dagoen parke edo plaza nagusia. Bizitoki edo etxe guztiak solairu bakarrekoak dira, bere lur zatitxoarekln eta zuhaitzek ez dute ikusten uzten urbanizatutako eremurik.

Managua (Google-eko irudia)
Bizikletekin kilometro batzuk egin ondoren iristen gera emakumeak aipatutako "centro comercial"era. Etxeorratz batzuk, Europako edota AEBko ereduaren kopia den gunea, restauranteak, zineak, hotel garestiak.Nabaria da alde berria dela, 72ko lurrikarak egindako txikizioaren ondoren planifikatu zuten gune finantziero-komertziala. Baina hau ez da guretzako tokia.

Planoan 3 azoka gune haundi azaltzen dira, eta gertukoen eta planoaren erdigunean dagoena aukeratzen dugu: Roberto Huenbes. Hau bai, hemen herri xehea egunero bere bizitza aurrera ateratzeko borrokan ikusten dugu, mugimendu handia, busak, kaleko postuak, eskaleak... ertamerika osoko paisai urbano bera.

Ostatua hartu eta hurrengo egunean malekoi aldera goaz, han dago kaltetuak baina zutik mantendu ziren katedrala eta Asanblea Nazionala. Azken hau berrituta eta Managuako kulturgune nagusi eta ofiziala da gaur egun. 3 solairu ditu eta behekoan Nikaraguako museoa dago. Beste bietan liburutegia, artxibategiak, zinemateka etabar daude. Guk museoa ikusten dugu.





Malekoia eta Salvador Allende portua ere gertu daude baina ez dugu gauza handirik ikusten. Malekoia berritze-lanengatik itxita dago eta portura sartzeko ordaindu behar da eta ez du merezi gainera, turistentzako restaurante eta tabernaz beterik dago. Gainera ez dabil inor hemendik, dena dago hutsik, jenderik gabe. Inguruan plaza edo gune erraldoi bat, buruan plataforma bat ekitaldietarako prestatua. Plaza de la Republica da, lehen Plaza de la Revolucion zena. Nabari-nabaria da hemen ia ez dela inor bizi, erakunde instituzional batzuk kenduta ez dako etxerik eta ez dago mugimendurik.





Iluntzerakoan hostalera joan aurretik mokau bat egiteko toki baten bila gabiltzala gazte batek handik aldegiteko gomendatzen digu: "coger un taxi y salir de aquí, esto es peligroso". Betikoa. Nabaritzen dugu bai, iluna, tabernak eta jendea edaten, baina zerbait jan behar dugu eta azkenean topatzen dugu polleria bat, afaria poltsa batean sartu eta "babes bila" hostalera. Ertamerika osoko hirietan antzekoa da, baina ez dugu inoiz zoritxarrarekin dantza egiten, seigarren zentzua pizten dugu ilunabarrean eta 7etarako edo beranduenez 8etarako hostalean gaude beti.


Karibeko kostaldea. Ezagutzeko grina piztu zaigu.Bertara iristeko bi bide besterik ez daude. Bat Bleufieldsera darama. Gainera Juigalpara joan behar dugu eta ibilbidean aurkitzen da. Baina bizikletekin joateko distantzia handia da, joan etorria egin behar baita, 800 km inguru guztira, gainera "pangan" (20 pertsona eramateko motordun ontziak) ezin dira bizikletak eraman.



Beraz busa hartu eta 3 ordu egin ondoren Juigalpan gaude. Badugu hemen zeregin bat. Gure lagun baten amaren hilobia topatu nahi dugu. Handia da hilerria eta bertako langileen laguntza ez da nahikoa izan topatzeko. Hurrengo egunean zorte hobeagoa daukagu eta beste lagun batek kanposantuaren hilobien arduradunaren izena eta helbidea ematen digu. Harrera ona egiten digu eta gurekin dator zuzenean erakustera non dagoen. Gogoan du duela 15 urte gertatutakoa eta familia osoa. Gainera familia non bizi zen esaten digu eta familiako laguna zen Oskarren berri ematen digu. Hau harrituta eta pozez beterik dago nor garen azaltzen diogunean. Oskarren etxean bazkaltzen dugu eta berak duela 8 urte Zarautzera egindako 3 hilabeteko bisita kontatzen digu. Harrigarria, berak euskeraz ikasitako 10 bat esaldi botatzen dizkigu zuzen-zuzen.



Anonimoa erabiltzaileak esan du...
GRACIAS NO ES SUFICIENTE..
Gracias no es suficiente..
por visitar la tumba..
la tumba de mi madre y mi pasado..
de esa madre llena de amor a sus hijos incondicional..
de esa niña de vida dura..
que en momentos duros de desolación..
sacaba a cualquiera su sonrisa más tierna de su corazón..
de esa madre protectora..
de esa mujer sandinista y luchadora..

de esa mujer ejemplo del más allá..

Gracias no es suficiente..
por visitar mi pueblo..
el pueblo de guerra de mi infancia..
el pueblo de traiciones y cabrones..
de esa policia facha y corrupta..
de esos liberales ''demócratas'' que me hacen gracia..

Gracias no es suficiente..
por visitar mis amigos..
los amigos de mi padre..
los compatriotas de mi madre...

Sé que decir gracias y escribir letras no es suficiente..
es todo los que puedo daros..
es todo los que puedo amaros..
a esta distancia..




Hurrengo egunean 4 ordu busean eta 2 panga batean egin eta gero Buefieldsera iristen gera. Larunbata da eta badirudi Nicaraguatik irten garela. Giro dekadente samarra, reagge musika heltzen da  gure belarrietara, beltzak eta mestizo ugari, etxeen egitura...badirudi Missisipi ibaitik New Orleansera iritsi garela.
Ederra da badia eta aurrean ikusten ditugun irlatxo ugari.
Portuko taberna batean gosaltzen ari garela nagusiak "sois vascos" botatzen digu zuzenean eta zalantzarik egin gabe. Gero azaltzen digu Guayaquilen arrainuntzi handi batean lanean egon zela. Horietako arrauntzi batzuen patroiak euskaldunak zirela kontatzen digu. Espainolak ere bazeuden lanean baina gero bi taldetan biltzen zirela lehorrean. Euskaldunak alde batetik eta espainiarrak bestetik. Bera euskaldun tartean ibiltzen zela jatorragoak baitziren dio. Guk denetik dagoela toki guztietan erantzuten diogu baina bakoitzak bere esperientzia daukala. Ez zaigu harrokeria gustatzen eta diplomaziaz erantzuten diogu, baina barrutik pozten gera esandakoarekin.






Bluefieldsi buruz ere hitzegiten digu. Nola ondatu den lehen zuen dinamismoa. Aurrean ditugu bospasei untzi handi erdoilduta kaian. Orain jende asko droga trafikoan sartu behar duela bizitza aurrera ateratzeko. "Hau Karibeko droga ibilbidearen gune  nagusietako bat da, ez eskeini beltz bati zigarro bat, esango dizu berak ez duela erretzen, baina hor ikusten dituzu egun guztia marihuana erretzen". Bai, izan dugu horietako batzuk ikusteko aukera.

Hamairu urteko mutiko bat hurbiltzen zaigu "gose naiz" esanaz gu tabernan gaudela. Zer nahi duen galdetuta "bananoko batidoa" erantzuten du. Gurekin eseritzera gonbidatzen dugu eta elkarrizketa interesgarri bat sortzen da gure artean. Bera miskitoa da eta lau hizkuntza dakizkiela dio. Ama hizkuntza miskitoa, rama, gaztelania eta ingelera. Esaldi batzuk trukatzen ditugu, euskeraz eta miskitoz.
Nongoak garen azalduta zera galdetzen digu "¿eso está cerca de Alemania?. Baietz gu. Bere aita izan dela bertan baino berarentzat "está un poco largo, son como 3 horas en panga". Harrituta gu, konturatzen gara bi Alemania daudela gutxinez, bat europearrok ezagutzen duguna ta bestea Nikaraguakoa. Bere osabaren "finkari" buruz hitzegiten digu, behin egon zela han eta  2000 hazienda buru, fruta eta barazki ugari, basoak..."allí tienes todo, no te falta nada. Algún día iré allá, cuando termine la escuela".

Hemen otsailaren 10ean hasten da ikasturtea eta haur ugari ikusten da egunero kaleetatik eta parkeetatik. Oso hiztuna eta bizia da gure lagun berria. Ziur hau ez dela hortik alperrik galduko.

Astebukaera pasatzen dugu bertan Managuako bidea hartu aurretik.























3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

GRACIAS NO ES SUFICIENTE..
Gracias no es suficiente..
por visitar la tumba..
la tumba de mi madre y mi pasado..
de esa madre llena de amor a sus hijos incondicional..
de esa niña de vida dura..
que en momentos duros de desolación..
sacaba a cualquiera su sonrisa más tierna de su corazón..
de esa madre protectora..
de esa mujer sandinista y luchadora..

de esa mujer ejemplo del más allá..

Gracias no es suficiente..
por visitar mi pueblo..
el pueblo de guerra de mi infancia..
el pueblo de traiciones y cabrones..
de esa policia facha y corrupta..
de esos liberales ''demócratas'' que me hacen gracia..

Gracias no es suficiente..
por visitar mis amigos..
los amigos de mi padre..
los compatriotas de mi madre...

Sé que decir gracias y escribir letras no es suficiente..
es todo los que puedo daros..
es todo los que puedo amaros..
a esta distancia..

meli erabiltzaileak esan du...

Kaxo Pel et Malen;Atsegin handiz ikusten eta irakurtzen det bira oraingoan, Nicaragua Nicaraguitako pasadisoak,nik badet lagun bat, horkoa, nezka alai eta irripartzua, non ote? aspaldian ez det berririk, ama aitatzen zuen malko potoloak ixuriaz,zuen bertsoak ekarri dit burura.

Pello eta Malen erabiltzaileak esan du...

Meli,pistaren bat emanez gero saiatuko ginen zure laguna aurkitzen.