2014/03/14

Venezuela pil-pilean


Caracasen sartu eta otsailean hasi zen "Estatu Kolpe bigunaren" saiakerak sortu duen tentsioa nabaritzen da berehala. Egunero-egunero kalean prozesu bolivartarraren aldekoak zein kontrakoak mobilizatzen dira. Erreza, oso erreza da jakitea nor den nor. Orokorrean hartuta, batzuk txuriak eta besteak morenitoak, batzuk erropa dotorez  janzten dira, besteak arruntago, batzuk kolore txuria dute ikur, besteek gorria, batzuk ekialdetik datoz besteek mendebala dute egoitza nagusia. 

Caracas eraldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka. 2008an egindako bisitatik nuen irudia mugitu egin da 5 urte beranduago. Rantxito multzo batzuk (txabolak)  desagertu dira ta horien ordez etxebizitza askoko eraikinak ikusten ditut han hemenka. Auzoetan eta hiriaren erdialdean ere. "Misión Vivienda" plangintzaren emaitzak dira. Jadanik 600000 mila dira eraiki diren etxebizitzak eta erritmoa bizkortzen ari da. 

Caracas Petareko Cerroetatik 

Bestalde eskubitarrek hilabete daramate egoera irauli nahian. Hildakoak 29 dira jada, horietako asko "guarinbak" (bide mozketak) eraginda. Ez dira gutxi bideak irekitzera joan direnean frankotiratzaile faxisten tiroz hil direnak. 
Baina gobernuaren ildoari jarraituz herritar xumeek eta poliziek ez dute eskubitarrek nahi duten gizarte konfrontazioaren amua irensten. Pazientzia izugarria erakusten ari dira eta egoeraren kontzientzia argia dute. Horixe da kanpoko indarrek bilatzen dutena baina ez dute opari hori izango. Bolivartar mugimendua egoera politikoaren irakurketa zuzena egiten ari da eta bat eginda disziplina handiz mantentzen da.
Alde batetik barrikadak, sabotaiak, iskanbila, marruak, gezurrak,,, baina argumentu gutxi. Bestetik elkarrizketarako etengabeko eskeintza eta datu objetiboak. Duela 15 urteko Venezuelak eta gaurregunekoak ez du antz handirik. Mundu mailan giza garapen handienetakoa, handiena ez bada, izan duen herrialdea. Ta hori ez du gobernu venezuelarrak esaten, ONUk baizik.

MISION VIVIENDA
Edo GMVV-k (Gran Misión Vivienda Venezuela) azken hiru urteetan 550 mila etxebizitza banatu ditu pobreenen artean. Ostegunero ehundaka etxebizitza izaten dira Venezuelan banatzen direnak. Herritarrek ez dute ezer ordaintzen ta ez dira zozketatzen. Beharren araberako irizpideak daude eta orden baten arabera izaten da banaketa. Helburua 2019rako 3 miloi etxebizitza ematea.
Aurreko asteko osteguna berezia izan zen Caracas erdialdean. Bolivar Etorbidean kokaturik dago 192 apartamentu dituen eraikina. Giltzen ematea ospatzeko martxa bat izan zen Venezuela Plazatik eraikina dagoen tokira arte. Hor joan dira 3 ministro ta gobernadorea. Bukaeran Madurok berak eman dizkie giltzak bizilagun berriei.
Baina ez da hor bukatzen gaia. Eraikin hauetako bakoitzean bizilagunak komunetan antolatzen dira eta bizitza soziala antolatzen dute elkarrekin.



Pobreenei banatutako etxeak Bolivar Etorbidean



Maduro: "Panamako Goberrnua AEBen morroi"

PETARE
Petare Caracaseko ekialdean dago baina pobreak eta klase ertainak bizi dira bertan. Nahastu gabe baina elkarren ondoan. Ekialdean izaten dira istiluak eta guarinbak (Chacaon eta Altamiran) baina kuriosoa!, ekialdeago dagoen Petaren ez dira guarinbarik jartzen. Hala ere, alanbre bat errepidean jarri eta lepoa moztuta hil zen motorzalearena hemen gertatu zen.
Mirentxuk dio hemen ez direla ausartzen, jakin badakitelako  ondo ondoan dauden "cerro"etatik milaka biztanle jaitsiko liratekela prozesua defendatzera "Petareko alkatea eskubitarra da eta iraultza bolivartarrari egiten ari zaion eraso honen bultzatzailetako bat. Urte hasierarako otsaileko erasoa planifikatuta zegoen jada, eta horren froga alkatearen aginduz Petareko  metroaren inguru zabal batean espaloiak altxatu zituztela da, hor daude oraindik harri puska handiak. Baina ez dira ausartzen barrikadak egitera". 
Petareko kalea


"Los Grillitos" Mirentxuren 40 urtetako lanaren fruitua da. Ezagutu nuen duela sei urte eta orain berriro ikustean harrituta geratu naiz. Garapen izugarria izan du azken sei urteetan. Egunero 400 haurretik gora pasatzen dira bertatik eta hor jarraitzen dute oftalmologiako mediku kubatarrek, baina orain odontologoak ere badaude bere tresneria guztiarekin.
Ikasgela bat

Alaitasuna ez zaie falta Petareko haurrei

Odontologia gela "Los Grillitos"en

Haurren ikasgelak duela bost urte bi ziren, gaur egun hamar bat ikasgela daude, eta gainera informatika gela, gimnasioa, bilera gela...izugarria! Mirentxuk eraikin osoa auzotarren esku utzi du eta gobernuak diruz laguntzen die. Bertan egiten dituzte "Consejo Comunal"eko bilerak.
Auzotarrentzat eta bereziki ikasleentzat antolatu zuten informatikako gelako arduradunarekin hitz egiten izan gara eta garbi azaldu digu: "iraultzak nire bizitza goitik bera aldatu du, lehen ez nekien ezer, ez zitzaidan batere axola  besteen egoerak. Eskolara joan eta batxilergoa atera nuen. Gaur nire bizitza emateko prest nago iraultza hau defendatzeagatik".

MASS MEDIEN GERRA
Edo laugarren generaziokoa, gaur egun komunikabideak dira gerrak (inperialisten erasoak) sortzeko tresna nagusia, arma psikologiko lazgarriena, adibideak egunero ikusten ditugu. Etengabe galdetzen digute venezuelarrek ea nola ikusten dugun hemengo egoera kanpotik. Uste dute hau dela mugimendu bolivartarraren puntu ahulena. Arrazoi dute. Guk diegu, ezkerreko militante politikoak garela, euskaldunak gainera ta ongi txertatuta gaudela. Baina eskubiko mass-medien erasoen aurrean nazioarteko gizartearen gehiengoak pozoin hori bakarrik jasotzen du.
Gure lehenengo azterketan mugimendu indartsua eta antolatua ikusi dugu, ertamerika osoan ez bezala. Azken eraso honen aurrean erantzun bateratua eta oso argia ematen ari direla iruditzen zaigu. Mezua elkarrizketa, bakea eta iraultzaren emaitzak dira. Ez da erreza iraultzarekiko gotorroz bizi den klase ertainetara heltzea baina gutxienez neutralizatzen ari dira bertako eta nazioarteko mass medien gezurrak eta manipulazioak.
Kapitalaren eta inperialisten aurrean planto egin eta XXI. mendeko sozialismoaren lehenengo saiakera dugu Venezuelakoa. Asko dago jokoan, ez soilik Venezuelan, baita Amerikan eta mundu mailan ere.


Gazte honek eskualidoei mezu garbia

Txanogorritxo deitzen diote "gazteari"
23 de Enero auzoa

Cuartel de la Montaña
Egunero 16:25ean kainokada Chavezen omenez
Chavezen mausoleoa
Militarren piszina herritarrentzak irekita
Nicolás, Amalia eta Sornerekin


Txanogorritxok otsoari.
Ikasle "Abertzaleak" ere kalera irten dira
Venezuelan ikasketak doahinik dira, baita unibertsitatekoak ere
Ez da lelo hutsa, ta burgesiak badaki
Venezuelan batazbesteko adina 22 urtekoa da

Sorne ta Lillianerekin






iruzkinik ez: