Duela 25 urteko otsailaren 27an giza leherketa izugarri bat gertatu zen Venezuelan. Caracaseko auzo txiroetan (3 miloi pertsona bizi ziren miseria eta bazterketa larrian garai hartan hiriburuan) eztanda egin zuen herriaren desesperazioak. Nazioarteko Diru Funtsak Carlos Andres Perez lehendakariaren bitartez ezarritako neurri ekonomikoei herriak janarien eta beste ondasunen expropiazioarekin erantzun zion. Hasieran era kaotiko eta indibidualista batean izan bazen ere, ordu gutxi barru era kolektiboan eta konszientean antolatzen hasi zen. Ez zen denborarik izan gehiagorako. Errepresio basatia 28ko arratsaldean hasi eta hildakoak eta desagertuak milaka izan ziren. Zenbat ez da inoiz jakingo, batzuk 3000 diote, beste batzuk 10000tik gora.
23 de enero auzoko Coordinadora Simon Bolivar bisitatu dugu. "Bere egoitza armadaren kuartel bat izan zen " esaten digu bertako arduradun batek. "Hor kanpoan ikus ditzakezue oraindik bi garita. Ez ditugu kendu, herriaren memorian gera dadin zer gertatu zen hemen. Hau tortura zentro bat zen, auzoko jende andana atxilotu eta hona ekartzen zuten". Auzoaren historia kontatzen digu, "rantxoz betetzen joan zen inguru hau 50 hamarkadarako ta Marcos Perez Jimenez Diktadoreak proiektu bat martxan jarri zuen, 52 eraikin erraldoi egin eta auzoko jendeari alokatu-saltzeko. Eraikin bakoitzean 140 familia sartzen ziren. "2 de diciembre" deitu zioten auzoari, militarrak bera Lenhendakari izendatu zuten eguna, hain zuzen. Baina urte batzuk beranduago, 1958ko urtarrilaren 23an kargutik kentzen dute. Auzotarrek ez dute zalantzarikegiten eta beraiek 23 de enero bezala berbataiatzen dute auzoa". Gaur egun hori da auzoaren izen ofiziala.
Auzotarren lanaren emaitza eta bilgunea da Coordinadora. Bertan egiten dituzte Consejo Comunaleko bilerak. Eraikin honetan, alfabetatze eskola, liburu-denda, albaitaritza zentroa, informatikako gelak, "al son del 23" irratia... kokatzen dira. Bisitatu dugun egunean "elikadura misio"ko kamio bat zegoen oilaskoa salneurri merkean saltzen bizilagunei.
Coordinadorako eraikinaren hormetan eta inguruko beste askotan hormirudi politikoak ugari dira. Horietako askok beste herrietako borrokak irudikatzen dituzte. "Guk badakigu ze garrantzia duen gure borroka ezagutaraztea, hemen eta nazioarte mailan ere, borroka globala baita azken finean, forma eta espazio ezberdinetan inperioak eta neoliberalismoak erasotzen gaituztelako. Horregatik ikus ditzakezue beste herrietako borroken irudiak hemengo hormetan". Eta horietako askok Euskal Herria dute erreferentzia.
2 iruzkin:
ELKARTASUNA ETA ASKATASUNA..
ELkartasuna da herrialdeen askatasuna..
gizateriaren balorerik zaharrena.
injutizien amaiera dakarrena..
humanitatearen biziraupena bermatzen duena..
sozilismoren sustraiak..
esperantzaren eta etorkizunaren hondarrak..
VENEZUELA MÀS QUE PUEBLO..
Venzuela màs que pueblo..
por ejemplo de lucha intermitente..
por revolucionario y resistente..
ante los golpes ''demòcratas''y sus mentiras..
Venezuela màs que pueblo..
porque los demuestràn en sus actos..
no con la oposiciòn, los Estados Unidos y sus pactos..
con la pràctica social..
llevando a los desposeidos a la dignidad...
ante este mundo capitalista y desigual..
Argitaratu iruzkina