2012/04/01

Hasi gara: Aupa Mauri, Haritz askatu!

Hasi dugu gure lehenengo bidaia. Ez du inporta azkena bada ere, bizitza momentuan bizi eta tira aurrera. Hori da nire bizitza filosofia, ez egin plan handirik, plan handiena orain egiten ari zarena da eta.Mauri joan zaigu bapatean, negar egin dugu baina jadanik irrifartsu gaude, gurekin daramagulako hemendik aurrera eta betirako.
Haritz hobetu ikusi dugu, nahiz ta nabaria den oraindik pasatzen ari dena. Laister egingo dugu azken guda dantza Arranon, gu zahartzen joango gara baina gure kausa ez...Eupppp!

Pello.

Iritsi da egunerokotasunetik atera eta martxa egiteko eguna. Bi aste badira ere, gogotsu gaude bideak zer erakutsiko digun jakiteko. Guztia azken unean bildu ta lasai goaz, presarik gabe, momentua disfrutatuz. Besterik gabe, joango gara gure abenturak idazten. Hurren arte!

Malen.

1 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Ta, ondo bizikletalgera?
Hemen gaude dena haserreturik amnistia fiskala eta horrelako kontuekin. Bihar ere, ni EHUra, langabetuak formatu egin behar garela eta...Nik aspaldi ikasi nian formazioan egoten paso ligero mingaina aterata ere bai.
Txorakeriak utzi eta zuen berrien zain nago.
Azkar idatzi eta argazkiak osborneren zezena toreatzen.