2012/04/14

Azken egunetara iristen

Via verde del Aceite; garai batean trenak pasatzen ziren bidea da, ez oso aldapatsua eta Cordoba eta Jaen elkartzen ditu.
Guk joan-etorria egin genuen eta gaua tren estazio zahar batean pasa, Luque herrian.
Hurrengo eguneko itzulera luzea eta gogorra izan zen guretzat, (85 km), hotza eta tarteka euria egiten zuelarik.
Orain furgoneta hartuta, Granadara etorri gara. Parking batean utzi eta Alhambra jauregira eta Albayzin auzora hurbildu gara. Alhambrarena harrigarria da, eguerdiko 12tarako joan eta eguneko sarrera guztiak agortuta zeuden. Turistak artalde handitan mugitzen dira, bidai agentzien bitartez, amerikarrak, frantsesak, ingelesak, japonesak... geure kabuz ibiltzen garenoi gauzak zailduz. Eman diguten aukera bakarra, hurrengo goizean eguzkia atera baino lehen kolan jartzea izan da. Oso polita izango da, baina horrela Granadara berriz itzultzeko aitzakia dugu. Horren ordez, Albayzin auzoa ondo ezagutzeko aukera izan dugu eta giroan sartu gara, bi "tagine" janez.
Furgoneta hartu eta Granadatik alde egiteko momentuan, hau kalamidadia...! Ezin genun Parking-a aurkitu, ordubete bueltaka ibili gara... topatu arte!

2 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Aparkalekua bilatu ezin? eta non dek ba super sega-potoa? Hik Fragoneta usten dekenean atera Sony hori eta mapan sartu adi eta esan markatzeko lekua (mi posiciĆ³n) eta gero itzuli behar dekenean jarri oinezko eran eta hara eramateko esan eta taka-taka zuzenean. Horretarako ere balio du. Noski betaurrekoak jantzi erabiltzen hasi aurretik. Bestela Maleneri utzi diok. Hau dek hau, IKT ikastaroa on-line ematen ari naukena zuen bidai honetan. Bueno gaur ostirala eta egin diagu gure ohiturazko afaria, Aitor, Anita eta ni neu. Ea ba datorren astean denok biltzeko moduan garen. Itzulera on bat egin!!! eskumuinak anaiari.

ibaizarautz erabiltzaileak esan du...

Katu beltzek zori txarra ekartzen omen dute aurrean topatzen duenari. Horregatik edo, katu beltzak bakarrik ibili ohi dira, hara eta hona. Jendeak, katu beltz bat ikusten duenean, "hau zoritxarra, berriro ere katu beltza nire muturren aurrean agertu behar, niri zorigaiztoa ekarriz" pentsatzen du. Ez dira konturatzen katu beltzek ez dutela inork ikusterik nahi, edo hobe esanda, ez dutela inork begiratzerik nahi. Agian, honengatik ibiliko dira taldetik aparte. Globalizazio garaiotan katu beltz izateak asko balio du!