2012/08/18

Egun gogorra atzokoa

Goiz goizetik hasi zitzaigun eguna aldrebesten. Bide okerra hartu genuenez alperrikako kilometroak egin behar izan genituen, haizea kontra genuela.



Hori dela eta, gurutzatu behar genituen basamortuko 35 km-ak eguardian egin behar izan genituen. Tarte horretan ez zegoen itzal bat bera ere eta juxtu juxtu aurkitu genuen harrizko pareta bat, metro bateko itzala egiten zuena. Han bazkaldu genuen.

Caspera iristear ginela, Pellok trafikoko guardia zibilei galdetu zien campinga zenbatera zegoen. Hauek: " 5 kilometros, todo pabajo". Kabroia, 20 km gorabeheratsuak, haize indartsua kontra genuela. Iristerako, arratzaldeko 8ak jota ziren. Guztira larogeita piku km izan ziren.

Atzoko nekeak jota, egun bateko atsedenaldia hartzea erabaki dugu.
Goizean autostop eginez, Caspera etorri gara eta oraintxe hemendik ari gara idazten, errumaniar eta arabiarren artean, beraiez josita baitago.


                           A ze poza, kartela ikustean!
 

2 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Blog-a topatu berri dut. Orain presaka naiz eta idatziko dizkizuet ohiko txorakeriak.

naima erabiltzaileak esan du...

ola malen naima naiz, zer moduz doa atsedenaldia??
hemen izugarrizko resola ari du eta arratssaldeann hondartzara joango gara.Atzo amaitu zian barrakak eta ordun 5 buelta eman genituen "pepito grrillo"-n.
Bueno ondo pasa eta urrengo batean idatziko berriro.
Aiooo!:)