2012/08/30

Eta buelta etxera...

 



Ikusten dezuen bezela, buelta trenez egin genuen. Ibilbidea hau izan zen: Altafulla herritik Reusera, Reusetik Zaragozara eta Zaragozatik Santa Maria de la Peña herrira. Bertatik bizikletaz joan ginen Salinaseko etxera.
 
Bidean euki genituen komeriak asko izan ziren. Izan ere, Renfeko trenak ez daude oso ongi egokituta bizikletan bidaiatzeko. Ta gu bezela joanda pixuakin.... askoz gutxiago... Batzutan, ateak ixtu ixtuak dira, eta tarte handiko eskailerak igo behar dira. Bestetan, ate zabala, baina barruan lekurik ez bizikletak uzteko. A ze komeria! Eskerrak batzutan jende jatorra hurbiltzen zitzaigun laguntzeko prest.
 
Zaragozako tren estazioan ere, susto txiki bat eduki genuen. Eguardia zen eta denbora geneukan bazkaltzera joateko. Hortaz, bizikletak estazioko ixkina batean utzita joan ginen. Baina hortik berrogei bat minutura, bueltan geundela, Malenen bizikleta falta zen! Hortik pixkatera, Renfeko langile bat ikusi genuen bizikletarekin. Berarengana korrika hurbildu eta bizikleten jabeak gu ginela ohartu zenean, a ze bronka bota zigun! Ezin genuela bizikletak hor utzita aldegin, hauek identifikatzeko abixua pasa ziotela, pixka bat beranduago azalduko bagina, poliziari deitu beharko ziola... M-11koa ta gero horrelako gauzak oso zorrotz hartzen dituztela eta bizkiletak poltsa horiekin oso susmagarri zeudela... en fin! Guk ulertzen genuenaren arpegia jarri eta lasaitu zen tipoa.

 
 
 

iruzkinik ez: