2013/09/02

Iritsi da eguna!

Azkenean!
Inoiz ez dakigu nola datorkigun eguna, baina gure azken bidaian, duela urtebete, ikasturte oso bat erosten genuela guretzat amestu genuen. Eta gaur esnatzerakoan konturatu gara hegazkina gure zain dagoela Barajaseko aireportuan Ameriketara joateko. Amestu, landu eta bizi.

Presarik gabe goaz, helburu handirik gabe, plan handirik gabe. Baina altxor haundi bat daramagu gure ondoan: urtebete osoan ez dugu iratzargailuaren beharrik izango eskolara edota lanera joateko.

Poz handia ematen du berriro blog honetan idazten hastea, urtebete isilik izan eta gero. Beraz kontaktuan izango gara. Txintxo izan zuek ere. Hiru, bi, bat ....

3 iruzkin:

Mikel Aranburu erabiltzaileak esan du...

Iritsi a lzarete Hemen gitxabek, betiko moduan. Arranoko terrazan zuen albiste iturriaren zain.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

mundua nazio dutenentzat..errepideak lagun dituznentzat..bidaiatzea ilusio dutenentzat..biharko egunaren ezjakintasunak motibatzen dutenentzat..esperientzia berriak sentitzea gogoko dutenentzat..bizitza bizitzen dakitenentzat..bi pertsona zoragarrirentzat.. Malen eta Pellorentzat

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

mundua nazio dutenentzat..errepideak lagun dituztenentzat..bidaiatzea ilusio dutenentzat..biharko egunaren ezjakintasunk motibatzen dutenentzat..esperientzia berriak sentitzea gogoko dutenentzat..bizitza bizitzen dakitenentzat..bi pertsona zoragarrirentzat Malen eta Pellorentzat