2013/09/08

Pedalkadak ematen hasteko zai

Putzuaren beste aldetik:

Gau-giro ederrean gaude eserita Rivera Mayako kostaldeko hondartza batean. Aurrean itsasoa dugu, bertako olatuen melodiak gure belarriak goxatzen dituena. Aldi berean, luxuzko txiringitoen musika, zarata ez esatearren.


Hemengo paisaia paregabea da, hondartza kilometrikoak, bejetazio itzelarekin, hondar txuria eta ur garden-gardena. Gaur, itsasoan barneratu ta mila koloretako arrainak, koralezko harkaitzak, algak... ikusteko aukera ere izan dugu. Esperientzia polita izan da, nahiz eta Pello ez den oso ondo moldatu arnas-hartzeko tuboarekin.
                                                 
                                                                      
Atzean mayek utzitako altxorra
Iguana bat al da paseatzen ikusi duguna?





Hau guztia kostaldean dago ta beldurra ematen du hemen dagoen turisten mugimenduak. Hemen denak du prezioa, kosta guztia "diamantezko" hotelez edo etxe pribatuz betea dago. Baina geroz eta barnerago joan, orduan eta miseria handiagoa. Izan ere, bertako jendea txaboletan bizi dela ikusi dugu. Aberastasunik ez da pobreziarik gabe.


Hemendik pare bat egunera, Kubara salto egingo dugu. Han, horrelako kontrasterik ikusiko ez dugulakoan gaude. Esperantza honekin goaz. Saiatuko gera hango berri ematen nahiz eta jakin ez dela erreza izango. Pazientzia beraz.

4 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Aupa paria.
Hemen bart hasi ziren euria-txosnak eta gau ederra eman digu. Jefa eta ni, gehi beste 2 lagunek turnoa egin genuen txosnetan. Jendea, buru-belarri bera-bera egin da ibili da.
Bestalde atzo izan genuen albiste ona, joko olimpikoen inguruan. Eskapa egin dugu, eta besteen tristurak gure poza bihurtu ziren. Twitterek, xelebrekeri ugarirekin hartu zuen albistea.
Jarrrai, argazki politak bidaltzen.
GORA TOKIO!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ondo ondo pasa Kuban pareja! viva Kuba libre y socialista!saluduak Fidelei ta Raulei(ikuste baituzue noski)jajaja

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

leno Bakartasunak galde egin dit ea non nuen nire arrosa, nire poza, nire jainkosa..eta nik erantzun diot:ba itsasoaren bestaldean..Kuba izeneko herri aske batean..bizikleta baten gainean, aitaren alboan..eta nire pentsamendu eta bihotzean..

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

aer laisteee zerbait igo ta idaztezuen Kubako bidaiaiataz..Malen barkau atzo etxian harrapau ez bazenian..asko eskertzeizut deitu izana halere..bihotz.-bihotzez.(nik aer deitzeizuten holako egun baten)bueno olerki batzukin despediuko naiz..zue biontzako..
BIDAIARI NOMADAK
Lehen gizakia nomada omen zen..
askea, lurrik ez eta erreinurik gabea..non natura zuen bere bizibide eta ibilbide..etxe ta ohe..segurtasun..ta lasaitasun..

bueno ondo ta txintxo ibili!aa Malen ahaldezunian facebookan sartu..zuri idazten eon ta nao egun hauetan..maitezut esatia motz geatze zait..aioo bikote!