2013/09/05

Mexikotik

Bidai luze ta neketsu baten ondoren zapaldu degu Ameriketako lurra ta garai honetan bera den bezelakoa aurkeztu zaigu. Ongietorri bezela, ordu luzetako euri-jasa tropikalak abegi egin digu eta honekin batera ezusteko bat ere izan degu. Izan ere, aireportuan, gure bizikleten kajak jasotzera joan ta kartoia blai eginda zegoen.

Panorama ikusita, eta ahal degun moduan, barruko guztia atea ta bizikletak montatzeari ekin diogu. Nola edo ahala bizikletak itxura hartu du baina esperientziarik ez degu ta gauza asko gaizki jarrita daude. Halare, turista guztiak beren maletekin hoteletara joan direnian, guk azken autobusa hartu ta bagoaz Playa del Carmen aldea.

Bertan, zeruak negar batean jarraitzen duenez, ezin gara autobus geltokitik moitu. Hain gaude nekatuta, zutik ere lo hartzen degula (iada bigarren gaua da ta bidaian). 


Egun hauetan, prestaketetan ari gera Kubara salto egiteko, jakin badakigulako han gauzak ezin direla hain errex eskuratu. Agian denboralditxo bat gure berririk gabe egongo zarete. Atera aurretik ea beste sarreratxo bat jartzen dugun.

Ondo segi ta komentatuuuuu!




2 iruzkin:

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Hemen ari gara afarian eta ia Ane ito patata bat irentsita. Argazki bat atera dugu baina ez dakit nola zintzilikatu hemen. Whatsapp bitartez bidaliko dizuet. Ados.?

ane lekuberri erabiltzaileak esan du...

Aupa bikote! Hemen gaude etxeko sofan zuen paraje polit hoiek ikusten,zer moduz dena handik? Gu baserritar jantziak prestatzen aigea biharko. Biharko parranda zuen omenez! Ondo segi!

Ane eta Elena