2013/10/05

Aita \ Aitona joan zaigu.

Habanarako bidean iritsi zaigu zoritxarreko albistea. "Aita hilzorian dago" goizeko 7etan, Cuban. Gero, eguerdian Habanako ateetan ginela,"Aita hil da".

Tristea da gu biok horrelako egoeran ezin zuekin egotea. Pena handia da baina azken denboraldi honetan ez zegoen oso animatua eta azkenean atsedena hartuko du. Irailaren 1ean despeditzera joan nintzenean oso konsziente nintzen hura azken muxua izan zitekeela. Halaxe izan da. Ez nion esan denboraldi luze baterako kanpora nihoala, ez nion kezka bat gehitu nahi bera sufritzen ari zenari.

Pare bat gau atzera, Malenek aitonarekin amestu zuen. Bere ametsean aitona hiltzen zen. Hileta elizkizunetan baina, aitona hilkutxatik altxa eta alde egiten zuen umoretsu eta harmonika jotzen. Gaur ziur, benetako hiletan gauza bera egingo duela.

Gu bagoaz oraintxe bertan Cohiba bat erostera, hemendik ere pasako da eta. Ez duzue ikusiko baina sinets ezazue hori.

Libre da azkenean.

Muxu bat guztioi.


5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animo Peo. Besarkada handi bat eta segi aurrera zuen abentura zoragarri honetan, egun batzuk gogorrak izan arren.
ekai

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Herioaren- heriotzez eta bizitzaren patuaren hoztazunez zuen aitona/aita zendu da..baina ziur nago irribarre zoriontsu batekin bizitzaz agurtu dela..izarrekin batera bizitzeko, bere senide eta maiteekin elkartzeko, lokartzeko Eta ez izan dudarik zuen aldamenean une oro izango dela..eta denboraldi baterako soilik agurtu zaituztela..millla ta bat animo!!nire maitearentzat eta Pellorentzat..

Mikel A. erabiltzaileak esan du...

Gabon paria.
Ez da erraza doluminak pertsonalki ematea, eta are eta zailagoa iruditzen zait idatziz egitea.
Baina jaso hitzazue nireak. Whatssappez ere bidali nizkizuen baina auskalo jasotzeko aukerarik izan ote dezuten.
Animo eta besarkada handi bana!!
Gaur Bilbon jendetza handia bidu gara Herrirak pairatu duen sarekadaren aurka. Momentuz "decenas de miles" bakarrik izan gara. Deialdian 50 gizarte eragile. Handia izan da. Gure herritik 5 autobus irten dira. Argazkiak ere baditut baina beste uneren batean luzatuko dizkizuet.
Baina gaur nabarmen geratu dena da Euskal gizarte hemen dagoela, ez dela presoetaz ahaztu eta agian hasten dira pentsatzen estrategia honek ez digula ezer kentzen eta bai beraiei.
Lehendakaritzat bere burua daukan horrek azkenean PSEkin adoztu ditu diru kontuak eta agian hanbat bozkalditarako hitza-hartzeak. Ta beraien lehen eskakizuna Madrileri AHTrako diru gehiago. Bestela ez dutela behin ere amaituko. Obretatik oinak atera aurretik Bizkaian burutzen ari diren hainbat ekoizpen eta tamainu handiko obretan, langileen egoerak ezkutuan aztertu dituzte eta ia esklabutza baldintzetan dauzkate. Aupa Bilbao!!
Aste honetan atxiloketak burutzen ari ziren bitartean zipiek (beltzek) kargatu dute eta aurpegi aurrean erakusten ari zen Bilduko Senadora bere txartela. Ostia bat eman zioten buruan eta 8 puntuko ebakia. Bihar doaz denuntzia sartzera. Irudiak ere hahiko onak eta garbiak daude. Aspaldi ez genuela horrelako asterik izan egunero 2 kontzentrazio eginaz herrian 13:00tan eta 19:00tan bestea. Atzore elkarteratzea eta ondoren mania eta gero mimoa eta ez dakit zenbat gauza gehiago. EHUn ere elkartaratzea ere egin genuen joan den ostiralean eta horrela joan da astea.
Bestalde halako batean bada ere hasi dira ohartzen eta oiartzuna ematen Europan ematen ari den ultra-eskuinaren igokada prentsa "ofizialean edo gezurtian". Grezian alderdi horretako 2.a atxilotu dute baina zezenaren larruan ez dago horrelako polizi ekintzik. Gure eta Paisos-tarren aurkakoak bai, nahi adina. Baina dirudienez Madril aldean hazkuntza eta kale mailan gehiago agertzen ari dira. Ofizilki lagunduak, zainduak izan beharrean.
Animo eta Eutsi!!
Mikel.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pilotarien kastako seme,
frontoi handi ta txikitan
zizelkari ta zirikatzaile,
maisua dialektikan
harmonika ta hiru lau puru
badaezpada patrikan
nahiz eta triste utzi gaituzun
orain alde egin berritan
agur Zaporra biziko zera
gure gogo ta irritan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa bikote:

Pena da baino nere lehenego hizpidea doluminak emateko, zuek jarraitu zuenean guk hemendik jarraituko dizuegu eta...

Bueno, bestalde earki zabiltzatela nabaria da, ni hemen hortzak luze luze eginda zuen gorabehera kubatarrak jarraitzen....benetan, han bizitako sentipen eta "vasco? tengo un primo alli..." bezelako esaldiak datozkit burura..jjajaa.

Bueno,egongo gara eta zaitu.

P:D:Pello, etxien hi baino hobeto idazteun norbait bazeok!!!!!Horrek zerbait esan nahi dik..jajajja

Igor