Pasa degu hilabete kuban, ta
denbora azkar joan da. Pertsonak ta pertsonak ezagutu ditugu, ta denek
aportatzen dizute zerbait, beti onerako dena, dudarik gabe. Bakoitza mundu bat
da, bere ideiekin, mundu-ikuspegiarekin, ametsekin, ilusioekin, tristurekin,
osagai guztiekin. Ta bizitza-modu hauek konpartitzea benetan aberasgarria da.
Gaurko gaua ere goian estalpea
ta azpian koltxoia, aire girotu ta guzti. Banoa lotara, nahizta pena handia
eman, bihar kuba agurtzea tokatzen da,
baina ziur ez dela betirako izango.
Malen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina