2013/10/12

Habana Zaharra

Bidaiaren amaierarako utzi dugu  Habana. Azken hiru egunak bi gauzetarako aprobetxatu ditugu, gure jendearekin pixka bat egoteko eta Habana Zaharrean murgiltzeko. Biak egin ditugu eta gustura goaz Kubatik. Kubari buruz gauza asko esan daitezke, positiboak asko eta asko, eta negatiboak ez hainbeste. Gure aurreko sarreretan uste dugu isladatzen dela hemen laburbiltzen dena.

Banekien hiri handiak gehiago nekatzen dutela eta horregatik erabaki genuen amaierarako uztea. Gu patxada ta lasaitasuna nahiago dugu eta oso ondo ibili gara Habanatik kanpo, nekazal eremuetan. Habana Zaharrak pixka bar agobiatu gaitu, baina bere kaleetatik gora eta behera ibiltzea gomendatzen dugu, ez bakarrik bere plaza famatuenetan (ezagutu beharrekoak), Obispo kalean edo Capitolio inguruan. Horiek ikusita, hortik atera eta beste kaleetatik galtzea komenigarria da, hor ikusten delako nola bizi diren bertako biztanleak. Batez ere  horixe egin dugu guk.


















iruzkinik ez: