2013/10/23

k’áan


Bidaia prestatzerakoan denboraldi luze honetarako, demagun 10 edo 11 hilabeterako, gure oinarrizko galderak hauek ziren: ze erropa eraman, nola elikatu eta non ta nola lo egin. Bagenekien hilabete horietatik erdiak gutxienez klima tropikaleko lurraldeetan ibiliko ginela, beraz horretara moldatu behar genituen erantzunak. Guzti hau, bizikletaz mugituz eta ahalik eta era ekonomikoan egiteko baldintzapean.

Hirugarren galdera hartuta, hau da, gauena nola moldatu, bi gauza ekarri ditugu etxetik, maindire-sakua eta kanping denda txiki bat. Orain arte oso gutxitan erabili ditugunak zeren Kubako hilabetea logelak alokatuz pasa dugu. Hau horrela izan da teorian Kuban ezin delako inon "karpa" jarri. Dena den alokairuko logelak merkeak dira (7 - 15 euro artean topatzea ez da zaila) eta gaitzerdi.




Mexikora salto egiterakoan logelen prezioak pixkabat garestitu zaizkigu (12 - 20 tartean mugitzen ari gara) eta hasiak gara pentsatzen nola aurreztu dezakegun arlo honetan. Hemen, Kuban ez bezala, merkeagoa da herrixketan lo egitea herri handietan edo hirietan baino. Baina arazo txiki bat dago, herrixka hauetan normalean ez dute oherik, denek hamaketan lo egiten dute. Lehenengo aldian utzi zizkiguten bi, baina hurrengoan ezin herrixka batean gaua pasatu hamakak ez genituelako eta aurrera egin genuen hostala aurkitu arte. Hor hasi ginen pentsatzen hobe zela gure "ohea" gainean eramatea.

Beraz informatzen hasi ginen hamakei buruz eta ohe konbentzionaletan bezala bariedade handia dago hemen ere. Tamaina indibiduala, "matrimoniokoak", eta familiarrak ere (3 eta 4 pertsona kabitzen direnak). Kalitate desberdinekoak ere badira hamaka egiteko erabiltzen den hari kopuruaren arabera, eta koloretan ere aukera handia dago.

Gu, bakoitzak berea erosi dugu. Bizikletan eramateko oso egokiak, lozaku normal batek baina gutxiago okupatzen dute eta arinak dira gainera, hariz eginda daudelako. Esan behar da bertakoak erabiltzen dituzten hamaka arruntenak ez direla batere garestiak, guk 15 eurotan erosi ditugu eta oso erosoak dira. Klima honetarako oheak baino askoz ere funtzionalagoak ere badira,tokiz alda daitezke (etxe atarian, barruan...) egunez bildu eta etxerako espazioa irabazi, gainean erraz eramaten dira...
Erabiltzen ere hasiak gara eta benetan, lo goxo egiten da bertan.

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

PELLONTZAT(erderaz idatzi det aber gustatze zaizun)
UN HOMBRE DEL MUNDO
Fue un día de invierno
cuando conocí un hombre humilde y tierno..
un hombre con ganas de ver mundo
y con ganar de vivir intenso cada segundo..
un hombre alto, delgado
pero duro como la roca..
preparado pa cualquier situación..
que no perdía nunca su humor y motivación..
un caballero de casa,
un hombre de calle,
un compañero de selva..
resumiendo..
un auténtico hombre del mundo..

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa bikote:
Ze mouz? zerbait esatea pentsatsen nian baina aurreko horren mailara iritsiko ez naizenez....
Zaitu eta eongogaituk

Igor

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, altura hauetan ez naiz gorrituko poema horregatik. Eskertzen da. Ez det esango nik nork idatzi duen, baina jakin badakit. Ez dago gaizki egunen batean horixe bera (edo antzekoa euskaraz) nire hilobian jartzeko, je,je.

Igorri: Asko pozten nau hor hagoela ikusteak. Denbora azkar pasatzen dek horrela potrojorran, bost urte beharko nituzke asetzeko dedio. Hau bizio ba dek ta ez zekiat bat aurreko bizitzara moldatuko naizen gero, baina alla kuidaos!
Zaindu ta muxu bat hire familiako guztiei. Hiri ez, noski.

Pello

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Earki zabiltzate... baina detaile bat: zer da k´àan? Hamaka?

Peomalen erabiltzaileak esan du...

Bai, hala da, hamaka maia hizkuntzan. Behintzat hala jartzen du guk dugun hiztegiak.