Bada bidaian asko erabiltzen dugun gauza bat,
lurralde bakoitzero aldatzen duguna eta bere laguntza ezinbestekoa
zaiguna. Denbora pasatzen dugu berari begira: Mapa.
Gure instintoari kasu eginez, karretera
federala atzean utzi genuen, ta a ze lasaitua, trafikoa ere atzean gelditu
baitzen. Orain, kotxeen zaratarekin
pedaleatu beharrean, txorien kantuek alaitzen zuten gure belarria ta tximeletak
genituen bidelagun.
Bideak, guanoz eta egurrez eginiko etxeetara
eraman gintuen. Bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigunez, Popola herriko ixkina batean eseri ginen
zerbait jatera. Berehala genituen herriko umeak gure inguruan. Kuriositatea
zuten nor ginen jakiteko baina erdi lotsatuta zeuden, guri begira eta parre
txiki bat ezpainetan. Oso inpresio ona eman digute maiek. Herri batetik
pasatzean, denek egiten digute agur eskuarekin, irriparrea ahoan. Jende umila
da. Pixkanaka, gure artean elkarrizketa piztu ta azkenean beraien herria
erakutsi ziguten; eliza, cenotea, maiek eraikitako tenplu moduko bat…
Ondoren, herrira itzuli ginen eta bertako
cenotean bainu eder bat hartu genuen. Benetan leku bereziak dira hauek. Maien
arabera, lur-azpiko putzu hauek, inframunduarekin lotura zuten. Rigobertok ez
daki igerian baina gure laguntzarekin alde batetik bestera mugitzen gara.
Hizketan aritzen gara ta gure harridurarako, bera iada ezkonduta dagoela eta
hiru hilabeteetako umetxo bat daukala esaten digu.
Gauean, bere familiarekin afaltzen dugu. Aitonatik
hasita, guztiak musikariak dira. Afaltzen ari ginela aitak tronpeta jo zigun,
bere alabaren ahotsaren laguntzarekin, baita ondoren Rigobertok ere.
Lotarako ere arazorik ez, bi hamaka utzi
zizkiguten. Hemen mundu guztiak horrela egiten du lo.
Ikusten duzuen moduan, asmatu dugu bide
hauetatik etortzen. Hemen daude benetako
herri maiak eta ez turistentzat prestatuta dauden lekuetan,
Chichén Itzáren moduan.
1 iruzkin:
Batzuentzat zibilizazioa mendebaldetik etorri omen zen..zurien, europarren eskutik, bidegabekeriaren bidetik.(euskaldunak barne, nahizta horrek min izugarria eragin)..hori esan oi dute historiako luburuek..irabazleen kronikek..aurrerakuntza eraman zutela..biolazioen bidez, inposizio erlijioso, ideologiko eta kulturalarren bidez..nik zera galdetzen dut..zibilizazioa eraman zutela egia izan bazen..¿zergatik da Amerika Latina osoa oraindik munduko herrialde pobreenetarikoa?
Argitaratu iruzkina