Gure lehenengo egunak Chiapasen ezusteko galanta ekarri digu. Palenquera gindoazela bidegurutze batean gelditu eta hara non zapatisten lehenengo "kartela" ikusten dugun (argazkikoa). Izan ere, hamalau kilometrora Roberto Barrios herria aurkitzen da, EZLNren V. Karakol edo eremuaren gunea. MAREZ-ak (Herri autonomo errebelde zapatistak) 5 eskualde edo eremuetan antolatzen dira eta bakoitzak du bere erdigune administratiboa.
Bidegurutzean gaudela, mikrobus gidari batek esaten digu herri horretan ur-jauzi ederrak daudela eta bisita bat merezi dutela. Goiz da oraindik eta Marez bat ezagutzea interesgarria gerta daitekela pentsatuta, bertarako bidea hartzen dugu.
Kostata, baina iristen gara (a ze aldapak, nahiz eta gehiena beherantz izan. Honek arazotxo bat dakar berarekin: ordua kontrolatu beharra, izan ere bueltarakoan gehiago tardatuko dugu mendia igotzen ta Palenqueraino iristen gaua pasatzeko. Gainera orain, ordu aldaketarekin arratsaldeko 5:30etan iluntzen hasten du. Beraz, ahal izanez gero, Roberto Barriosen gaua pasatzeko intentzioarekin goaz.
Zapatisten
kanpamendua, herriaren sarreran bertan topatzen da. Hau hesituta dago eta instalazio
ezberdinak muralez apainduta daude (emakume errebeldeen artesania tailerra,
kanpotik datorren 'compa'-rentzat lotarako lekua, "Junta del Buen
Gobierno"... Sarreran zaindari bat dago eta ez da beste inolako
mugimendurik nabaritzen. Muralei argazkiak ateratzeko baimena eskatzen diogu
ba, eta bulegoan galdetu edo kontsultatu
ondoren ezetzarekin dator. Beste pare bat galdera egiten dizkiogu, baina
hitz gutxirekin erantzuten digu.
Aurrera egin eta herrian barneratzen gara, gaua
pasatzeko lekuren baten bila. Baina hemen ere ezezko moduko bat, arratsaldeko
bostetarako atera behar garela. 28 kilometro alperrik ez genituen egin nahi (14
etorri, 14 joan) eta ur-jauzia ikustera joaten gara. Gure harridurarako,
sarrera kobratzen digute. Berehala konturatzen gara hau ezin dela herri
autonomo bat izan. Orain arte ezagututako herriekin ez du inongo berezitasunik.
Dendak Coca Colako publizidadearekin, jendea etxeetan telebista ikusten...
Egunaren hasieran ez genuen imaginatuko horrela bukatuko genuela, dena inprobisatuta atera zen. Nahiz eta gure eskaera guztiei ezetz erantzun, guretzat ohore bat izan da beraiekin erduerditxo hori konpartitzea. Ez dakigu eskuelitara joango garen edo ez, bi hilabete falta baitira eta ez gera etorri geldirik egoteko. San Cristobalen ondo pentsatu behar dugu baina ez badugu plan hoberik, aurrera jarraituko dugu gure bidaiarekin.
1 iruzkin:
jodee hori pena hori..paramilitar putasemiak..aer beranduo aukera eukitze zuen beaiekin eoteko..animo ta ondo segi pareja!
Argitaratu iruzkina