Zarautzen geundela batek esan zigun,
Guatemala bisitatu behar gendula entzundakoan,
Atitlan lakua ezin genuela ikusi gabe utzi. Eta arrazoi zuen. Hiru egunerako edo etorri ginen eta aste osoa pasa dugu bertan. Antigua eta Cichicastenango ikusi gabe utzi dugu, momentuz behintzat. Egun gehiago ere geratuko ginen baina Chiapas aldera bueltatu behar dugu, han baditugulako nahiko lan urte honen azken egunetarako. Baina honen inguruko kontuak hurrengo sarreretarako utziko ditugu.
Hona iritsi eta lehenengo tweet-a "Atitlan majikoa" idaztea baino ez zitzaigun bururatu. Zazpi egun beranduago konturatzen gara ez zela izan hasierako inpresioa bakarrik.. Penakin utzi behar dugu toki hau, oso gutxi ezagututa eta, txoko, ikuspegi eta ibilbide pila bat bazterrean utzita.
Maya herrien erdigune garrantzitsuenetako bat izan zela ez gaitu batere harritzen, hain indartsua baita naturaren edertasuna hemen, basoak, tontorrak, sumendiak, txorien kantuak... majikoa! nola azaldu bestela?
Lakuaren zoruan bizirik diraute gaurreguneko mayen aurreko belaunaldikoek, hori diote behintzat hemen... eta zergatik ez?
Gaur egun, kolonizazio aurreko espiritualtasuna edo mundu ikuskera adierazteko era berezi hori hein handi batean galtzear dute hemengo herritarrek. Penagarria da ze
erlijio zirko antolatuta daukaten hemen. Era guztietako sekta erlijiosoak aurki ditzazkezu, katolikotik aparte. Gu egon garen herrian 20 eliza ezberdin edo kontatuko ditugu eta zenbat biztanle izango ditu ba, 1000 edo 2000? Guatemalan bereziki harritu gaitu ze indartsu dauden izurrite hauek: "erlijioaren merkatua", alkoholismoa, futbola...eta pobrezia. Gaur bertan gu gauden San Pedro ondoko San Juan herrian ehunen bat emakume bilduta zegoen kamioneta txiki baten aurrean. Kamionetatik bozgorailuz bertako emakumeen zerrenda bat pasatzen ari ziren bertan aurkitzen ziren egiaztatzeko. Zertan ari ziren bati galdetuta zera erantzun digu: "es la ayuda alimentaria que nos trae el presidente de Guatemala". Ah!, dena lotuta dagoela baieztatzen dugu berehala, erlijio, alkohola eta jendea bere miserian bare mantentzeko gobernuaren "ayuda alimenticia". Mexicon bezalaxe, eta ziurrenik beste toki askotan bezela. Putreak!
Harrigarria da bai nola aprobetxatzen duten jendearen formazio eskaxa eta 80. hamarkadako eta 90. hasierako
indigenen aurkako genozidioa. Kaleko pintadak, muralak, pankartak... denak edo ia denak erlijiozkoak dira,"en Dios confiamos" "solo Jesus nos salvara" etabar. Apologia kriminalagorik ez dugu hain garbi ikusi inon. Bitartean hemengo haurrek nazioarteko erakundeen datuetan
elikadura eskasa dutenen artean aurreko aldean kokatzen dira eta langileek hilean 125 eurorekin, aste osoan 10 ordu egunero lan eginez, bizi behar dute. Latza egoera herrialde honetakoa.
Ah! bi gauzatxo. Aupa Amets eta aupa igeldotarrak. Eta urtarrilaren 11ean Bilbo betetzera.
|
Kargak buruaren laguntzaz |
|
Santiagoko merkatua |
|
Milpatik bueltan |
|
Toliman sumendia |
|
Azokan saltzen |
|
Hau da bidaiatzeko era merkeena |
|
A ze abilidadea! |
|
Etxe hauetan bizi dira |
|
Kontu-kontari |
|
Sukaldatzeko egur bila joan behar |
|
Oihal lantegia |
|
Txakurren egoera ere grisa da |
|
Hemengo txalupak |
|
Gure logelako ikuspegia |
|
Poztu ginen pintada honekin |
|
Platanalak |
|
Kolore guztietako loreak aurki daitezke |
|
"Indioaren sudurra"ren tontorrean dantzan |
|
San Pedro eta San Juan herriak sumendiaren magalean |
|
Egun argitsuetan hemendik Ozeano Barea ikusten omen da |
|
San Pedro sumendia, San Juan herria, Santa Maria amabirjina |
|
Arto tartean |
|
Eguneroko lanak |
|
Mayen zikloak |
1 iruzkin:
Kaixo Euskal Herritik! Badirudi Guatemalako gobernu neoliberal basatiaren estrategia politikoa eta kulturala, bertako indigena langileen baldintzak prekaritzatzeaz gain, esplotazio egoera eta zapalkuntza iraunkor bat sustatzeko metodo ezin zorrotzagoa planteatzen duela, hau da, erlijio katolikoaren ipuina hedatuz eta kontsumismorra bultzatzea indigenen eta nekazarien zapaldu kontzientzia desaktibatuz. Honek ekarriko duen bakarra da, gizartea gero eta gehiago sakabanatzea, lehia piztea euren artean (indibidualismoa) eta ''todos contra todos'' delakoaren filosofian, mendez-mende euren identitatea izan diren baloreak, kultura eta ohiturak galtzeko prozesuan abiaraztea.
XXI. mendeko neokolonizazio mozorrotu honi, berdin du ,non den, alternatibak eraiki behar zaizkio (bizi-eredu berriak) natura errespetazen dakiena eta pertsonak maitatzen dituen gizarte berri bat. Atzo Stalin komandantearen urteak izan ziren. Bai jendea hil zuen bai, biana beregatik ez bazen oaintxe ndigenaik , ez beltzik ez ziren lur planeta existituko.20 milioi errusirar ez ziren alperrik hil nazien aurka. Iual pixkat desbiau inaiz..baino ez deu ahaztu ber historia..(hor argazki baten jartze zun bezela) bueno bikote oso argazki politak e!ondo segi!
Argitaratu iruzkina