2013/12/02

Tierra y Resistencia

Bideo honetan San Sebastian Bachajoneko herri tzeltalak daraman borroka zertan den azaltzen da. Azken urte hauetan, beraien lurraren defentsan, jasaten duten errepresioari aurre egiten ari dira; hilketa, torturak, kartzela zigorrak...
Asteburu honetan Miguel Demeza presoarekin izan gara. Duela bi aste Cereso 14tik 5era (San Cristobalekoa) trasladatu dute. Zioenez orain hobeto daude, bai bera, Alejandrorekin baitago, bai bere familiakoak ere bidaia asko laburtu zaielako. Gaztea, alaia, borrokalaria. Gure herriaren egoerari buruz ere izan ginen hizketan. Galdera "¿y habláis otro idioma?". Nahikoa baietz esatea irrifar esanguratsu batez hurbilago gaudela adierazteko. Orain bai, lurrarekin genuen lotura ahuldu zaigula ere esan genion, beraientzat lurra dena baita. Horregatik bere galdera asko mota honetakoak ziren "qué cultiváis, cuántas variedades de patatas cultiváis" etabar. Ezin gu horretaz zehaztasun handirik eman, baina tira... Ordu politak pasa genitun bera, Alejandro eta Fredirekin. Laister ikusiko dugu elkar. Animo eta aupa zuek!
 

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

peomalen eskerriakasko!irakurriet zuen sarrera berriya ta igotako bideua de ikusiet, oso intersantia. Ze grazi emateiten esateuenian ´´el mal gobierno´´ arrazoi guztiakin ta justifikazio osoz, baino nik beste pare bat hitz gehituko nizkion horrei: Ooh mal gobierno..que llevas eternos siglos.. robando y matando a campesinos..obligandoles a la sumisión..saqueandoles hasta el agua y la educación..imponiendoles vuestro orden de la nación..pero tranquilo que os llegará el día..ese día de sol..que os traerá los peores de los infiernos a vuestro bien llamado mal gobierno de la destrucción..