Behatzaileak Moreliako karakolean |
Bolondres bezala etorri gara hona "Frayba" Giza Eskubideen aldeko erakundearen bitartez. Erakunde honen historia eta ezaugarriak aurreko estekan topatuko dituzue. Astelehenero tailertxo bat antolatzen dute eta elkarte baten ziurtagiria eskatzen diete bolondres bezala aurkezten direnei. Guk bagenuen hori, eta esperientzia probatzera animatu ginen. Fraybakoek EZLN-kin harreman estua dute eta herri autonomo zapatistetan ematen diren gatazkei jarraipena egiteko bolondresak bidaltzen dituzte, hauek egoeraren berri
eman dezaten, giza eskubideen aurkako ekintzak salatzeko eta herri hauei babesa emateko. 2007tik aurrera, beraz, herrixka hustu zen baina zapatistek lur hauek defendatzen jarraitu dute atsedenik gabe. Zazpi urte daramate EZLNko sostengu oinarrikoek 15 eguneko txandak egiten bertan Orcaokoak sar ez daitezen. Azken hilabete hauetan San Pedro Polho-ko jendea (Tzotzilak) ari da lan hori egiten.
Gerra honek min egiten die zapatistei, ez baita oso deigarria edo ikusteko erraza kanpotik, barrutik nahi die pixkanaka desgastatu, horregatik esan digu konpa batek: "une honetan ateak itxita dauzkagu, gure mugimenduan inor gehiago sartzeko aukerarik ez dugu ematen. Irtetzeko bai, nahi duenak aldegin dezake".
Garbi dago erresistentzia borroka luze honetan, garatzen ari diren proiektu autonomoa zabaltzeko eta sendotzeko barne kohesioa eta sendotasuna nahi dutela indartu. Une honetan, bi aldeak banatzen duen mugan zapatistek jarritako hesia botatzen eta alanbrea lapurtzen ari dira Orcaokoek. Gu izan garen 15 egun hauetan 1500 metro alanbre lapurtu dituzte.
Asentamentura eta aurrerago dagoen Puebla herriskara doan lurrezko bidea ere kontrolatzen dute "21 de Abril"-era dihoaztenei bidea ixteko. Gu ere sartzeko eta ateratzeko basoko bidexketatik sahiestu dugu beraien kontrola. Esperientzia polita bizi izan dugu "konpa" hauekin bi aste hauetan. Umilak, pazientzi handikoak eta alaiak, oso alaiak dira. Ia inork "Castilla" hizkuntza ezagutzen ez zuenez gu izan gara "tzotzil" hizkuntzara pixkabat hurbildu garenak: "kolabal konpa, taksi ba'at".
Eskerrik asko, laister arte.
Lasaiak izan dira oso egun hauek, eguneroko beharrak bete (sua piztu, ur bila joan, janariak prestatu...) eta bizpahiru egunetan behin hesian zehar buelta bat eman zer puskatu edota lapurtu zuten ikuskatzeko. Azken hau, hiru bat orduko ibilaldia izaten zen, txoriak ehizatzeko, okotea biltzeko eta konpekin landareei buruz zertxobait ikasteko. Bideoan dituzue jaso ahal izan ditugun irudiak tokia eta egiten genuenari buruz ideia bat egiteko.
Kandelen argitan musean |
3 iruzkin:
Oso interesgarriak zuen istorioak. Azken gau hauetan, Donostiako Erresidentzian, bera bezain gaitz xahar bat duen batek, gauero lehotik hegan joan etorrian ibili da. Donostiatik abiatuaz, Cuba aldera. Bestetan Yucataneko herrixkara. Beti bezala turistetatik ahalduen tarte handiena zaintzen. Zuen zango minduak bere beste minekin nahasturik aurkitu dira. Haserre ere ibili da, ikusirik ez jakintasuna nola erabiltzen duten arerioek, gizon onak, gizajotzeko. Behin sazi-eskua muxukatuz, engainora bideratua izan denaren ezkutuko damu lotsagarria, enpatiaz ulertzeraino. Orain hanka sartzea nola Irentsi? Ukatuaz lotsa, engainatuaren lotsa, eta horretarako zer hobe: Gizon edo emakume gaizto bihurtzea bezalakorik. Auzpeztutako izar kolore-gabetuak.
Pozten nauk Mikel, geure orrialde honek hire samina pixkabat arintzen badik. Bazekiat aste osoa gutxinez hor jarraitu behar dekela, ea zertxobait gehiago jartzen dugun orrialdean, gutxinez twit batzuk argazkiekin edo.
Eskolakoa aldrebestuko dik agian oraingo honek, baina lasai hartu behar dek, hori dek botikarik onena eta.
Laister izantgo dezue gure berri, bizikletak olioztatzen hasi gara eta erdoildu aurretik.
Animo!
Kaixo Paria; ba bai oraindik Erresidentzian nago. Baina momentuzkoa amaitu da. Gaur medikuak ikusi ondoren, janari dieta aldatu dit, hoberantzera . Orain artean gutxi eta ia dena likidoak izan dira. Sopa, pureak, Yogourrak, etab... Orain, pureaz gain York urdaiazpikuekin egindako tortila ere bai. Gaur afarian.
Medikuak esan dit, - suero eta tantakako material denak kenduko zizkidala.
Galdetu dit - ea nola nabilen indarrez? Ba, ahul, nire erantzuna. Orain indarberritu behar naiz eta ongi banago bihar edo etzi, etxera bidaliko nau, oraingoz. Gero aurrerako geratzen dira beste hainbat ebakuntza egiteko. Baina ebakuntza horiek, egunean egiten dira eta gauean etxera. Batetik bestera 2 edo 3 aste utziaz. Orduan, geratzen zaizkidanak horrela kenduko dizkidate. Beraiek horrela lantzen dituzte gai hauek eta niri ere ondo iruditzen zait.
Bueno ba, irtera azkar bateri begira nago. Bihar edo etzi. :)
VIVA ZAPATA!! CABRONES!!
Argitaratu iruzkina