2014/01/24

Eskuelitako gehigarriak

Chiapasen egon ginen bitartean, jende asko ezagutu genuen. Batzuk, espainiar estatukoak. Horietako bat, Pablo da, madrildarra. Berarekin 15 egun pasa genituen "21 de Abril" komunitatean. Mutil jatorra eta artista sena duena. Ez zen eskuelitara joan, lekurik ez zegoelako baina lan ederra egin du Morelia eta La Realidad karakoletan. Bere burua eskeini zuen muralak egiteko eta zapatisten laguntzaz egin zituzten. Hemen behean duzue adibide bat. Bestalde, eskuelitaren inguruko bi bideo hauek, Alacant eta Valentzia-koak diren hirukote batek egin dituzte. Horietako batean, ni (Malen) ere azaltzen naiz aktore lanetan. 



















iruzkinik ez: