Horietako bat Mariana, 1977 aldera Nikaraguara joan zen emakumea, eta Ejertzito Sandinistarekin gogor borrokatu zuen iraultzaren alde. “Nicaragua, Frente Sur” liburuak Nikaraguako hego aldeko gerra nola garatu zen kontatzen du. Hau gogorrena izan zen eta erabakigarria iraultzaren garaipenerako. Bost venezuelarrek hartu zuten parte lerro horretan. Oraindik ez dugu liburua inon aurkitu.
Jose Luis gaur egun ere militante fina da eta
administrazioko langilea. Diskapazitate bat du (ez du ondo ikusten) eta bere
antzeko egoeran daudenak antolatzen ari
da lanean. Momentu honetan proiektu bat lantzen ari da: kaleko txakurrak
jaso eta hezitu ikusmen arazoak dituztenei laguntzeko. Horrela bi arazo batera landu nahi
ditu, kalean utzitako txakurrena eta itsuen mobilidadearena. Txakurren izaera
nola ezagutzen duen ikusi genuen eta buru belarri dabil ezagutza horiek
sakontzen. Chavezek “ Mision Robinson” (txakurren aldekoa) nola jarri zuen
martxan kontatzen digu: “Venezuelako lehendakari lehen aldiz hautatua izan zenean (1999) karro
batek harrapatutako txakur bat hilzorian ikusi zuen bere ibilgailu ofizialean
zihoanean. Berehala gerarazi zuen kotxea, bertatik jeitsi, txakurra jasoet a albaitari batengana eraman
zuen. Txakurra aurrera atera zen. Hor
jarri zuen martxan “Mision Robinson”
kaleko txakurrak jaso, hezitu eta zainduko duen jendea aurkitzeko. Robinson,
bere ibilbide askatzailean Bolivarren atzetik joan zen txakurraren izena zen.
Sei egun daramagu Maracayn eta ez gara gelditu egun hauetan.
Datorrena sei egun hauen kronika labur bat da.
MILIZIA ZIBILAK
Talde osoa bildu ginenean zirkulu zabal batean jarri eta hor hasi zen tenientea egoera politikoaren irakurketa egiten zein solasaldia sustatzen. Bere irakurketa Venezuelako hainbatek egiten dutenaren antzekoa da, klase ikuspegitik egina eta naziorteko indar nagusien interesak kontutan hartuta. Ondoren arriskuei aurre egiteko defentsarako estrategiei buruz aritu zen eta miliziek (iraultzaren aldeko herritar guztiek) jokatu behar duten funtzioaz: “AEB-en eta indar inperialisten eraso zuzena ematen bada aukera bakarra daukagu eusteko eta irabazteko. Garbi dugu aurrez aurre, armadatik armadara ez dugula zer eginik. Muturreko egoera horretara helduz gero modu bakarra dago inperioari aurre egiteko, guk uniformeak kendu eta herritarrekin batera iraupen luzeko herritar gerra bat prestatzea. Herriz herri, auzoz auzo antolatu eta aurre egin erasoari. Presta gaitezen, beraz, hipotesi larrienerako. Presta gaitezen bada gaurtik, auzo eta herri bakoitza aztertzen, gune garrantzitsuen planoak egiten, herritarrak militarki prestatzen. Horretarako etorri gara gaur eta gehiagotan bilduko gara ere."
Koiuntura politikoaren eztabaida egin ondoren fusilei buruzko ezagutza teorikoa eta praktikoa etorri zen. Herritarren artean deigarria zen ikustea 18tik 70urte arteko jendea, emakumeak eta gizonak, kristauen kolektibokoak zein komunistak edo anarkistak… Venezuelako ejertzitoan Aire, Lur eta Aireko eremu klasikoetatik aparte beste bi daude ofizialki, Bolivartarren Nazio Indarra eta Milizianoak.
NEKAZAL KOMUNEN
BATZORDEAK
Nekazal giroko herrietan edo auzoetan ere antolatzen ari
dira. Guayacan auzora joan ginen Wilfredo agronomoarekin zuzenean ikusteko nola
antolatzen ari diren han. Igandea zen eta antolatuta zituzten batzordeetarako
arduradunen hautaketarako bozketak ziren. Auzoko jendea ez zen bozkatzera
bakarrik joan, hamaiketakoa eta bazkaria ere egin genuen denok elkarrekin eta
giro lasaian beraien arazoak eta asmoak ezagutu genituen. Wilfredok esan zigun
Venezuelak duen kontraesan larrienetako bat, elikaduraren
burujabetza dela: “ hain lurralde aberatsa izanda gaur egun Venezuelak
elikagaien %80 kanpotik ekarri behar du. Lan ikaragarria dago egiteko arlo
honetan, Petroleoa bukatuko da egunen batean, gero zer egingo degu gaurtik ez
bagara prestatzen? Ekonomia arloan oreka bilatu behar dugu, ezin dugu
Petroleoan bakarrik oinarritu gure aberastasuna. Beste sektore guztiak garatu
behar ditugu eta Venezuelak baditu errekurtsoak eta baliabideak hori egiteko”
Ez du ulertzen, adibidez, Venezuelak munduko kafe eta kakao onenak izan
dituenean nola murriztu den hainbeste bere ekoizpena.
Nekazarien batzorde hauek legean azaltzen diren figura
juridiko bat da, proiektuak egin eta finantziazioa eskatzeko, lurrak
partikularrenak dira baina denentzat onurak lortzeko elkartuta antolatzen dira. Hau, lehen urratsa besterik ez da. Denborarekin eraketa honetatik
Komuna Sozialistetara pasatzea da helburua, hau da, kudeaketa eta finantziazio autonomia osoa Batzorde
hauetara pasatzea. Estatuari boterea kentzen joan langile eta nekazarien
eskuetara pasatzen joateko.
Maracayn egon garen egun hauek Jose Ponce armadako sargentoaren etxean pasa ditugu. Bera Maracayko Abiazioaren Museoko arduradunetako bat da eta berak azaldu zigun Venezuelako abiazioaren historia, museoan dauden garai ezberdinetako abioi eta helikopteroak oinarri hartuta.
Poncek zuzen zuzenean 1992ko azaroaren 9an militar bolivartarrak estatu kolpe saiakera eman zutenean bizitako esperientzia kontatu zigun. Maracayko abiazio kuartelean egiten zuen lan eta han barruan oficial gehienak, ez denak, kolpearen alde jarri ziren. “Nik ez nekien noiz izango zen kolpea, “Mayor” batek uda aldean gutako 5 sargentorekin esan zigun ea gure artean saporik ba ote zegoen (txibato). Gero ea prest izango ginen dena arriskatzeko Venezuelako herri txiroaren alde. Hitza eman genuen, eta egun hori iritsi zen. Ni goizean goiz basera iritsi nintzenerako kolpea martxan zegoen, baina erresistentzia gune bat zegoen barruan, ez zen aire basearen kontrol osoa lortu. Kanpotik ere albisteak ez ziren onak, eta tankeak zetozen kuartela hartzeko. Erresistentzia gunea hartzeko saiakeran 10-12 bat soldadu posizio zailean geratu ziren muniziorik gabe eta ezin ziren atera ataka hartatik, tiroz erasotzen baitzituzten kuarteleko eraikin batetik. Beste hiru ofizialekin nengoen eta beraiengatik zerbait egin behar genuela esan nien. Hauek ordea, pelao (jende txiroa) batzuk zirela eta beraiek ez zirela joango erantzun zuten. Amorru izugarri batek hartu ninduen orduan, zertarako ari ginen ba ¨vaina¨ horretan? Fusil bat, granada bat eta pistola bat hartu ta haruntza joan nintzen bakarrik. Tiroak botatzen hasi nintzen eraikin aldera beraiek handik ihes egin zezaten. Arrisku handian egon nintzen munizioa bukatu zitzaidanean baina lortu nuen atzera egin eta handik ateratzea.”
“Kolpeak huts egin zuen, ni 5 astez atxilotuta egon ondoren, kale gorrian geratu nintzen 7 urtez. Zaila, oso zaila izan zen nire egoera, gosea pasa nuen, hotelak garbitzen eta topatzen nuen edozein lanetan ” Begiak lausotzen zaizkio Ponceri eta eten bat egitera behartuta dago, negarrez ari da.
Lasaitzen denean 99an Chavezek ekintza hargatik eman zion “Bolivar Domina” erakusten digu. “Chavezek lehen aldiz hauteskundeak irabazi zituenean egin zuen lehenengo gauza kolpean parte hartu genuenoi armadara bueltatzeko aukera ematea izan zen. Eta hemen nago berriro. Niri egia esan ez zaizkit gustatzen bizitza militarraren hainbat gauza, hierarkiaren harrokeriak dakarren subordinazioaren egoera eta bidegabekeriak adibidez. Egun hartatik eskuetan edozein arma edukitzeko gogoa joan zitzaidan. Horregatik eskatu nuen museoan lanpostua. Laister jubilatuko naiz."
Bere andrea Belkys dinamita hutsa da, alde batetik bestera laguntzen digu ta etxera bueltatzen garenean tarte bat egin behar dugu logelan belarrien atsedenerako. “Ni Caracaseko rantxitoetan jaio nintzen, gosea pasa eta pisuan (lurrean) lo egiten nuen. Begira nola diren gauzak, orain nire alabetako bat eskualidoa da, ikaragarria”.
Bere andrea Belkys dinamita hutsa da, alde batetik bestera laguntzen digu ta etxera bueltatzen garenean tarte bat egin behar dugu logelan belarrien atsedenerako. “Ni Caracaseko rantxitoetan jaio nintzen, gosea pasa eta pisuan (lurrean) lo egiten nuen. Begira nola diren gauzak, orain nire alabetako bat eskualidoa da, ikaragarria”.
Etxebizitzaren arazoaren aurrean, aurrerapen handia nabari da. Gobernua “Mision Vivienda”ren barruan, Venezuelako hainbat txokotan apartamentuak ari da eraikitzen, cerrotako txaboletan edo “rancho”etan bizi direnei etxe duin bat emateko. Asko eta asko dira lortu dutenak baina oraindik metalezko txapez, kartoiez.. eraikitako txaboletan bizi direnak ere dexente dira. Sannie abokatuak lagunduta, hauetako auzo bat ikusteko aukera izan genuen.
Sannie, unibertsitate bolivartarrean graduatu zen. Batzuek bere ofizioa baliogutxitzen dute, prozesuaren aldeko titulua izate hutsagatik. Bera, “La Horquidia” izeneko auzo txiro honetan ari da esku bat botatzen, Comuna bat sortzen ari baitira. “Estatuko aparatuak, arazoak jartzen dizkigu, komunak sortuz gero, partiduak honen agintera pasa behar baitu. Alde hortatik kontradikzioak ditugu oraindik”
Irisekin batera (auzoko bizilagun bat) ibili ginen asfaltatu gabeko kaleetatik barrena, eguzkiak gogor jotzen zuela. “Hemen 200 bat familia bizi dira, eta ez daukagu denentzat lekua. Batzuk mendiaren ondoan kokatu dira, baina euriteen garaia iristean pareta zati bat erori daiteke”. Berak garbi zeukan antolatzea besterik ez zaiela gelditzen beraien arazoak konpondu ditzaten.
Aldameneko auzoan egoera zerbait hobea da. Etxeak eraiki zizkieten baina korrupzioak aparatu guztia harrapatzen du eta beti dago norbait herriaren dirua lapurtzen duena. Teilatuak kartoizkoak jarri zituzten ta ez hormigoizkoak. Laister etorri zen desastrea euriteekin. Borrokan bi urtez pasa ondoren orain bertako bizilagunak etxe guztiak konpontzen eta kaleak asfaltatzen ari dira. Horrela lanpostu gehiago sortzea lortzen dute. Ludmilaren etxean egon ginen bazkaltzen eta hitzak partekatzen.
“Hau lortzea ez da erraza izan, denbora luzez egon nintzen hainbat instituziotan lata ematen. Orain kontseiluko batzorde berria hautatu behar da eta auzokideei ni ez naizela aurkeztuko esan diet. Errexkeria utzi behar da eta kontzientzia iraultzailea zabaldu, ni berriz aurkeztuz gero ez degu hori lortuko”.
LA CASA DE LOS ABUELOS
Chavezekin abian jarri ziren ekimen sozialak kontaezinak dira, Turmero herriko beste auzo batean beste adibide hau ikusteko aukera izan genuen: hirugarren adineko jendearentzat irekitako zahar etxeak. Iritsi ginenerako zain genituen 25 bat aiton-anona eta beraiekin lanean ari diren zenbait langile:: infocentroko irakaslea, esku lanetakoa, animadore sozio kultural antropologoa, irakslea... Solasean izan ginen ordubete inguru eta ondoren beren etxea erakutsi ziguten Oso pozik ikusi genituen. Langileetako batek aurreko egoera eta oraingoa konparatu zizkigun ta berriro Chavez erreferentzia. Jende asko ikusi dugu Chavez aipatu eta gogoratu orduko emozio ta malkoak ezin eutsi.
BAZKARIA LAGUNEKIN
Aste Santuko oporrak hartu aurretik egun hauetan ezagutu ditugun lagunekin bazkaria egin genuen Marianaren etxean. Hemen argazki batzuk
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina