Caracas ta Maracayko egunetatik aparte turismo pixkat egiteko denbora ere hartu degu. Venezuelako edertasuna, bere iraultza bolivartarraz gain, beren parajeak eta natura harrigarrian datza. Guk dena ikusteko denbora eta dirua ez dugunez aukera bat egiten ari gera. Orain arte ikusi dugunaren laburpen bat dihoa hurrengo lerro eta argazkietan.
MARGARITA IRLA
Hegazkinez joan ginen Caracasetik. 100 bidaiari baina gehiago eramateko hegazkinean 7 bidaiari baino ez ginen hegaldi hortan, tripulaziokoak beste 7 ziren, pentsa! Lau egun izan ginen bertan eta hondartza, paseo batzuk eta jan, topera jan genuen "dena barnean" dagoen turismo masiborako hotel horietako batean. Aste barruan zenez ez zegoen jende asko hotelean eta primeran egon ginen.
|
Non daude bidaiariak? |
|
Iristen |
|
Irlako aireportuaren sarrera |
|
Hau luxua! |
|
Baina behe denboraldiko prezioekin |
|
Paradisua deitzen diote batzuk |
|
Hondartzan lasai egoteko aukera |
|
Ilunabarreko paseoa |
|
Arrantzaleen herrixkak ere badaude |
ARAGUAKO KOSTA
Aste Santua iritsi aurretik beste hiru egun Ocumare eta Cata herrixkak ezagutzeko aukera izan genuen. Bertara iristeko Henry Pittier Natur Parkeko mendiak zeharkatu behar dira. Guztira 50km inguru Maracaytik, eta dena suge bide moduko bat da. Ez daude 50 metro jarraian bihurgune latz bat hartu gabe. Baina merezi du baso eta mendi izugarri hauek zeharkatuz zimarroien lurralde horietara iristea. Hemen eta inguruetan babestu ziren giza trafikatzaileen hatzaparretatik ihes egitea lortu zuten esklabu afrikarrek, eta ordundik mantentzen dira beren ondorengoak.
|
Bidea kostaldera |
|
Catako hondartza |
|
Catako Badia |
SAN CRISTOBAL (TACHIRA)
Oposizioko alkatea zena San Cristobalen (Ceballos abizenekoa) kartzelan dago epaiketaren zain. Bera bezala badaude beste bi alkate ere espetxean azkenengo bi hilabete hauen istiluen ondoren. Ceballosen kasuan bera enkaputxatuta azaltzen den irudi batzuk agertu dira. Apirilaren 11ko biktimen elkarteak oraintxe aipatu duenez orduan 92an Chavezen aurka emandako estatu-kolpe saiakera hura oraindik ez da eten.
|
San Cristobal ta atzeko mendiak Kolonbiarekiko mugak dira |
|
Ceballosen alde eta aurkako pintadak ikus daitezke kaleetan |
|
"No hay leche" diote oposiziokoek, baina bai "muy mala leche" batzuen aldetik |
ELORZA (LOS LLANOS)
PUERTO AYACUCHO (Amazoniako atea)
Apureko hiriburuan eskala eginda hurrengo geltokia Puerto Ayacucho zen. Hemengo herri handiek edo hiriek ez dute interes handirik, baina Puerto Ayacuchon badira bi museo ikus daitezkeenak: Indigenen museo etnografikoa eta koadroena. Gero inguruan badira txokoak eta herrixka batzuk ere. Gu ez gera denbora asko geratu, hiru egun eta aurrera egin degu.
|
Orinoco ibaia zeharkatzen |
|
Puerto Ayacucho |
|
Amazoniarako atea |
|
Margoen museoan |
|
Etnografia museoko argazkiak |
|
Venezuelako ohianean bizi dira Yanomaniak |
|
Ayacucho iguruetan idigenak bizi dirz |
|
Granito beltza ugari dago alde honetan |
|
Toboganean |
CIUDAD BOLIVAR
Orinoco ibaiaren ertzean kokatzen da hiri kolonial hau. Angostura deitzen zen lehenago, eta hemen bota zuen Simon Bolivarrek bere diskurtso ezagunetako bat 1819an. Venezuelan ez dugu orain arte ikusi hain ondo kontserbatutako erdigunea. Beste bi museo, Parke Botaniko erraldoia ikusi eta txalupan ibili gera. Astebete egin dugu bertan, hemen dagoen lasaitasuna ez da erreza izaten beste hirietan aurkitzea.
|
Orinoko eta bigarren zubia |
|
Ciudad Bolivar |
|
Venezuelako herriak ta hizkuntzak |
|
Kale bat |
|
Jardin Botanikoa zentro historikoaren ondoan |
|
Chavez C.Bolivarren 2012an |
|
Plaza |
|
Orinocoko ertza garbitzeko prest |
|
Bolivarren Angosturako Adierazpena |
PUERTO ORDAZ: "La Llovizna Parkea"
Eguna lasai pasatzeko aukera ederra. Argazki batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina