Venezuelari bira eman diogu baina bere perlarik ederrena biraren amaieran topatu dugu: Chuao, exotikoa, isolatua eta bere historia propioa duen paraisua. Txorien kantua eta olatuen doinua dira hemengo musika. Hona iristeko ez dago karreterarik, lantxaz besterik ezin daiteke iritsi. Horregatik musikarena, kotxerik apenas baitago. Herriaren izena, karibe hizkuntzatik dator, eta urarekin du zerikusia.
Bertako biztanleak beltzak dira, XVII. mendean iritsitako esklabuen ondorengoak. Kakao hazienda kolonialetan lan egiteko ekarri zituzten. Iada 400 urteko praktika du herri honek kakao haziak lantzen ta nabari da. Gaur egun, munduko kalitate hoberena duen kakaoa hemengoa da. Ez dute bertakoek esaten, jakin dugunez, Nestle empresari ere asko gustatzen zaio hemengo hazia. Hau hartu eta Suizara eramaten omen du bertan txokolatea produzitzeko. Guk dastatzeko aukera izan genuen, txokolate moduan eta baita ere oilaskoarekin lagunduta (pollo al cacao); benetan gozoa!
Lur hau oso emankorra da; mangoak, platanoak, ta hainbat fruitu ta lore ezberdin aurki daitezke hemen. Honetaz gain, chuaotarren bigarren jarduera garrantzitsuena arrantza da.
Herria hondartzatik pare bat kilometrotara aurktizen da. Etxeak, kakao aleak lehortzeko patioaren inguruan daude eraikita. Patio honen alde batean eliza aurkitzen da.
Casa del pescador socialista
Bizitza lasai hartzen dute chuaotarrek
Ilargi beteko egunak, marea biziak
Posada del Polo
Kakaoa enborretik ateratzen da
Kolore berde, hori eta gorria hartzen du
Platanalak
Esklabu baten mamua ote argazkian atera zena?
Mota guztietako fruituak
Mejor del mundo mundiaaaal
Nola landatu kakaoa?
Oilaskoa kakaoz bustita
Lehortzeko patioa ta eliza
Etxe kolonialak
Deabru dantzariak, beren kulturaren parte
CHORONI
Chuaora joateko herri honetatik hartu behar da lantxa. Herri koloniala da, hondartza ederra du eta herritarrak arrantzatik eta turismotik bizi dira. Portu txikia du baina mugimendu handikoa ze chuaotarrek behar duten guztia hemendik bidaltzen da (elikagaiak etab.). Kamionetak portura hurbildu eta lantxetan deskargatzen dute guztia.
Azken egunak ondo aprobetxatu ditugu bertan.
GRANSABANA
Hondartzaz gain, barnealdean ere ibili gara. Parke Nazional honek Brasilekin eta Guayanarekin egiten du muga. Bertan hainbat ur-jauziez gozatzeko aukera izan dugu. Lur hau mineraletan aberatasa da. Kuarzoa ateratzen dute bertatik eta orain dela ez asko, coltana ere aurkitu dute.
Paisaia sabana bat da, eta bertan Tepuy-ak aurkitzen dira, gailur zapala duten pareta moduko batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina