Amazonia ta Kongo ibaien ondoren, Orinoco da munduko ur gehien jasotzen duen ibaia. Bertan Warao indigenak bizi dira. Beraiei buruz hau da Wikipediak jasotzen duena, interesgarria!
Hiru egunetan Orinocoko Deltan motordun txalupaz ibai-adarrak ta azpi-adarrak ezagutzen eta disfrutatzen ibili gara. Ordu dexente izan dira ta halere gure gidak esan digu Deltaren ehuneko 2a ezagutu dugula soilik. Deltak 40.000 km karratu ditu gutxigorabehera, hau da, Euskal Herriak duena baino handiagoa. Milaka ibai adar ditu ekosistema honek baina nagusienak 75 bat dira ta horietako bakoitzak azpi-adar asko ditu. Gu 75 horietako baten inguruan izan gara bertako landaretza eta fauna ikusten. Txoriak, tximinoak, araknidoak...denetatik pixkat ikusi dugu. Arrantzan ere zertxobait aritu gara ta piraña-kume bat atera dugu, baina berehala ibaira bueltatzeko. Argazkietan gaurko posta.
|
Araguato edo Orrulari Tximinoa |
|
Arraunean |
|
Mango arbola |
|
Kaputxino Tximinoa. Argienetakoak dira. |
|
Tximino kumea bizkarrean |
|
Abilidadea! |
|
Pasabidea kanpamenduan |
|
Marea-goran ura etxe azpira sartzen da |
|
Peluchekin |
|
Luis gure gidarekin ordu asko pasa ditugu |
|
Tukana |
|
Waraoak |
|
Herri eta hizkuntza zaharra waraoena |
|
Arrantzan |
|
Basoilarrak |
|
Une majikoak |
|
Haurrak nonahi |
|
Ea pirañarik arrantzatzen dugun |
|
Hemen Luisek bat lortu du |
|
Saiatu, saiatu |
|
Beno, kume bat harrapatu dugu, argazkia ta uretara |
|
Ibaian alfonbra berdea |
|
Ez dakigu bere izena |
|
Guakamayoak |
|
Ibiltzera |
|
Palmitoa, elikagaia. |
|
Tarantulen bila, zorterik ez! |
|
Sustrai hauek eskulturak egiteko erabiltzen dituzte |
|
Arrantza, ekonomiaren alde garrantzitsua |
|
Waraoak anfibio samarrak dira |
|
Etxeek sapaia ta zorua dute, paretarik ez |
|
Loritoak |
|
Txintxorroak dira bere oheak |
|
Artesania, ekonomiaren osagarri |
|
Bitxo arraro batzuk ikusi ditu honek |
|
Labadora badute |
|
Komunitatearen etxea |
|
Afarirako |
|
"Hotelean" |
|
Kanoa |
|
Arraunean |
|
Uretako kakaoa |
|
Hemen naturaren soinuak bakarrik entzuten dira |
3 iruzkin:
Aizue,aldaketa bat proposatzen dizuet. Zuek hobera, eta ni hara.
Kaixo bikote hemen antxoaren arrantzan eta zuek "pirañetan",... gu kurtsoa amaitzen ari gaituk, eta zuek ere bueltatzeko idearekin?,... edo ez!...ondo segi!!!
Joxelu...."eskolako bulegotik ostiral goiz batean"
Kurtsoa amaitzen? Azkar pasatzen dek denbora ño! Ba bueltatzeko ordua iristen ari den seinale dek hori. Laister gaituk antxoa horiek elkarrekin jateko.
Argitaratu iruzkina