TURISMOA, TXANPONAREN BI ALDEAK.
Esan genuen aurretik, Kuban hanka
jarri orduko, kubatarra ez bazara behintzat, beraien sarrera ekonomiko
garrantzisuenaren parte zara. Dibisak (CUC
- Ceuce, ahoskatuta) utziko dituen gizaki-makina.
Kuban bi moneta daude. Beraien
soldata hilean 500 - 600 peso kubatarretan dago, hau da, 20 euro inguru. Hau,
ordea, gauetik egunera bitarteko denbora tartean irabaz dezakete, horrela
kobratzen baitituzte logelak gaueko. Beste moneta CUCa, turistentzat eta kubatarrentzat
ere oinarrizkoak ez diren gauzetan.CUC 1 = 25 peso.
Ez da irla osoa, noski, baina gero eta toki
gehiagotara zabaltzen ari dira gune turistikoak. Guk ikasi dugu jada nola
babestu geure burua, toki gehienetan estrategia antzekoak erabiltzen
baitituzte. Agian jarriko dugu gida praktiko bat honen inguruan Kubako jira
amaitzerakoan. Baina ez da hau kezkatzen gaituena, nahiz eta askotan oso
astunak diren egoerak eta harremanak toki hauetan. Gu joango gara baina
kubatarrek aurre egin beharko diote arazo bihurtzen ari den honi. Turismoak
askotan dakar desoreka izugarri bat bertako biztanleriaren artean, beraien
arteko harremanak aldatzen joaten dira eta balio indibidualistak zabaltzen ari
dira, balio sozialen alde urteetako ekimenak denbora gutxian zapuzteraino. Gero
eta jende gehiago erlazionatzen da turismoarekin edota komertzio txikiarekin
eta diferentzia sozialak sortzen dira.
Adibide bat jartzearren
ikusgarria da nola zabaldu diren logelak alokatzen dituzten etxeak gune
turistikoetan, eta nola borrokatzen duten elkar turistaren ehizan. Lehia
honetan ia denak balio du, oso bitxia da gune turistikoenetan logelen prezioak
eremu ez turistikoen aldean merkeagoak izan daitezkeela ikustea. Eskeintza eta
eskaeraren desoreka, merkatu kapitalistaren legea nagusitzen ari da. Ez ditugu
ezagutzen gobernuaren legeak eta neurri zuzentzaileak, beraz ezin dugu
balorazio handirik egin, baina arlo honetan ikusten ari garena deigarria egiten
zaigu.
BIDEGURUTZEAN
Cienfuegosen gaua pasata atera
gara eta 10-15 km egin ondoren, bidegurutzea: Trinidad ezkerreko bidetik,
Rancho Luna eskubitik. Güines-eko gure lagun txirrindulariek aipatu ziguten
toki hau. Hondartza lasaiak, natura, arrain freskoa jateko aukera...
Cupet (gasolindegia) bat dago
bidegurutzean eta une honetan gure bizitzako erabaki garrantzitsuena denez
bizikletetatik jaitsi, mahai batean eseri eta barne hausnarketari ekiten
diogu.Gero bakoitzak botatzen du hausnartutakoa, baina ez dugu ia eztabaidatzen.
Kasu honetan ados gaude. Beste batzuetan ez da hala izaten. Hala izanik ere, ez
dugu batere arazorik. Konfiantza osoa dut Malenengan. Harrigarria da duen
instintoa eta gauzak aurreikusteko gaitasuna. Une zailenetan duen patxada eta
lasaitasuna eraman nau konfiantza hori izatera.
Eta arraroa da Malenek huts egitea bere erabakietan. Bion izaeraren dialektika honek sinbiosis
berezi bat dakar eta eraldatzen du bakoitzaren nortasuna eta jarrera. Onerako,
noski. Beraz, gaurkoan, Rancho Luna.
Ezin zitekeen bestela izan.
Gaueko ordu hauetan erabaki dugu beste egun bat pasako dugula paraje honetan.
Bizikleta ez dugu bazter batean utziko,
baina kargarik gabe eta inguruak disfrutatuz km gutxi batzuk egingo ditugu.
Plazerrerako soilik erabiliko ditugu bihar.
Gaurko gauza kurioso batzuk:
- Izurdeari
(delfinarioan) muxu ematea 20 CUC
- Beraiekin bainatzea 50 CUC
Ez gara ausartu (dirua horrela
gastatzeko ez gaudela prest esateko modu dotorea da) jakin gabe arrari edo
emeari, nori ematen genion muxu.
- Sartu garen etxeko familiaren
arteko elkarrizketa (gu sukaldean geunden bazkaltzen): "Estos cubanos que tienen tanto dinero,
casas y carros en Cuba, no se porque se van a Miami, si pueden vivir tan bien
aqui. Yo entiendo a los que tienen poca
cosa y salen a mejorar. Pero esos que tienen tanto y cada dos por tres estan
aqui alardeando de iphone 5 o no se que, y despotricando de Cuba, a que vienen
si estan tan bien alla".
- Goizeko 10ak aldean bide
ertzean gurdi baten azpiko itzalean etzanda dauden bi gizonezkoetako batek dei
egiten dit bizikletarekin pasatzen ari naizela: - Ey! Tienes un poco de ron?
Buelta erdia eman eta ura besterik ez
dudanez, horixe eskeintzen diot. - No
gracias, con eso no se me pasa la resaca.
Belarra mozten ari ziren, sakutan
sartu, gurdira igo eta gero 7 peso ordainduko diete kiloko erregaia egiteko.
Horretan lan egiten dute. - ¿Trabajais
muchas horas? galdetzen diet. - No,
hasta las doce. Despues descansamos hasta mañana. Y asi todos los dias. Gero
gure bidaiarena komentatu eta: -
Prefiero lo mio, lo vuestro si que es trabajar. Ikuspuntu desberdinak.
ROSA
Gaurkoa adibide on bat bezela
idazten dugu. Egunero gure "lanetako" bat logela bat aurkitzea izaten
da. Ez da lan zaila. Normalean norbait azaltzen zaigu galdezka ea behar dugun.
Hauek gero komisio bat kobratzen dute. Nekazal herri txikietan ez, orduan gu
galdetzen dugu, eta laister "konpontzen" dugu (resolver, beraien
hizkuntzan). Etxe hauek ugariak dira
turistak ibiltzen diren tokietan, beste tokietan askoz ere eskasagoak. Etxe
ofizialei buruz ari naiz, estatuari zerga bat ordaintzen dietenak. Badago
jendea legalizatu gabe alokatzen dutenak, eta mesedez eskatzen dizute inori ez
esateko non zauden, edo familiako lagunak garela esateko norbaitek galdetuz
gero. Polizia ohartzen bada 1000 edo1500 CUC-eko isuna jartzen dietela diote.
Legeak ziurrenik hori jasoko du, baina deigarria egiten zaigu edozein herritan
jende guztiak dakiela etxe horien berri eta naturaltasun guztiarekin esaten
dizute nora jo.Etxe ofizialik gabeko herri batean CDR bateko arduradunari
galdetu genion eta berak bidali zigun zuzenean hauetako batera.
Normalean etxe hauetan (ofizialak
eta ez ofizialak) saiatzen dira konbentzitzen denbora gehiago egin dezazun,
edota bertan afaldu eta gosaldu dezazun. Badaude pelma hutsak eta badaude
bigarren ezetzarekin etsitzen dutenak. Baina salbuespenak dira jatorrak direnak
eta aipatu ere egiten ez dizutenak. Kasu arraro hauetako bat da Rosarena Rancho
Lunan.
Berehala ohartzen zara gainera.
Ohikoa da nongoa zaren galdetu ondoren, lehenengo aldia den Kuba bisitatzen
duzun galdetzea. Negoziazio eremua tanteatzen ari dira. Betikoa eta
ezaguna. Rosaren etxean oso gertuko
harremana izan dugu. Onena da hasiera hasieratik adostea baldintza guztiak argi
eta garbi. Gero ez egoteko gaizki ulertzerik.
Etxeko sukaldean egin ditugu otorduak, gaueko telebistako albisteak
etxeko familiarekin ikusi eta komentatu ditugu eta asko hitzegin dugu
beraiekin. Ez da ohikoena. Rosa eta bere
familia oso gustura daude Kubako gaurko egoerarekin. Badakite ekonomikoki
nazioartean bigarren edo hirugarren mailakoak direla, baina juxtu horrexegatik
baloratzen dute gaur egun dutena. Rosak asko hitzegin digu Kubako osasun
sistemari buruz, nola antolatzen den eta duen kalitateaz. Bere inguruan ezagutu
dituen adibideak jarri dizkigu. Benetan txalotzekoa. Berari dentadura osoa
konponduko diote. Eta debalde aterako zaio.
HAITIN HOBETO BIZIKO
GINATEKE
Bazen garaia. Kezkatzen hasiak
ginen. Hamazazpigarren eguna Kuban eta orain arte inori entzun gabe bertako
egoerari buruzko kritika irekia. Gaur gertatu da errepidean.
Lau langile topatu ditugu
eguerdiko 12:00etan eta eguzkiak topera zigortzen gintuen, baina eguneko
helmuga nahiko gertu genuen, 8 bat km. Trinidadera iristeko. Geratu arazi
gaituzte, literalki. Errepide erdian jarri eta eskuekin geratzeko agindu. Hasiera batean abisuren bat eman behar
zigutela uste izan dugu, errepideko 500 bat metro asfaltatu berria baitzegoen.
Baina ez. Enegarren aldiz
espainolak ez garela konbentzitzeko betiko erretorika bota ondoren, hor non
langileetako batek ea logela behar dugun Trinidaden hasi zaigu. Laister etsi du
eta bide bazterrean zegoen asfalto makinaren itzalpera erretiratu da (ez baita
hain erreza gerizpe bat aurkitzea Kubako errepideetan). Eta orduan hasi gara ika-mikan beste
hirurekin. Gosea pasatzen dutela, duten soldatarekin ez zaiela iristen behar
den bezala jateko, medikuen arreta ona izateko mahai azpitik txerritxoren bat
edo oiloren bat pasa behar zaiela, mugikorrak eta telefono fakturak oso
garestiak direla, korrupzioa maila administratibo guztietan ohikoa dela
(Cubavisionek gaur bertan gai honen inguruko programa bat zeukan, baina ez dugu
aukera izan ikusteko), jubilatzeko lege berria jarri dutela eta orain 65
urtekin eta 30 urte lan egin behar dela pentsio osoa kobratzeko, lehen
60 urtekin zenean...
Bukatzeko eta laburpen gisa:
"Haitin gu baino hobeto bizi dira". Hemen parrea ezin izan degu
irentsi. Beraien ustez kubatarren %90a
iritzi berekoak dira Ez da momentuz gu jaso dugun inpresioa, baina tira, gu ez
gara gai egoeraren azterketa sakona egiteko, informazio zehatza falta
zaigulako. Ikusi duguna da iraultza sozialistaren alde dauden guztiek akatsak
onartzen dituztela eta hobetu beharreko gauzak badaudela. Nahiko adibide
zehatzak eta argumentu logikoak erabiltzen dituzte. Gaurkoak nahiago dute
Haitin bizi.
Beraien iritzia ere erabiliko
dudala hurrengo elkarrizketetan esan diet. Iritzia bakarrik, ez non jaso eta
nortzuk ziren iritzigileak.Txantxa batzuk egin ondoren honen inguruan bostekoa
eman eta bidea zabaltzen digute.
Arratsaldeko ordubiak pasata dira Trinidadera iristen garenerako.
KALE GARBITZAILEA
Goizean Trinidaden bueltaka
ginela, barrendero batek:
- ¿Me das candela? (sua, zigarroa
pizteko)
Ez dugu aukera galtzen
elkarrizketa hasteko. Harritu egin gaitu
duen adinarekin gurditxo eta erratzarekin kaleak garbitzen ikustea. 73 urte
ditu eta jubilatua dago. Baina pentsio eskasa izanik lan honekin osatu beharra
dauka.
-Beste inork ez du lan honetan
aritu nahi eta gazteek nahiago dute "negozioetan" aritu.-
Bere garaian nekazaria izan
zenez, nekazaritzari buruz ere hitz egin dugu ta guztiz galduta dagoela
dio, lan gogorra izanik (makinen faltan,
eguzkipean matxetearekin ibili beharra, soldata exkax baten truke) baztertuta
dago.
- Garai batean egoera askoz hobea
zen, hazienda ugaria,soldata hobea... baina gaur egun, gobernuak haztegi
intentsiboak bultzatzen ditu. Horrek mendiak sasiz beteak egotea dakar.
Gainera, sasiak erretzea debekatuta dago.- Gaur egun egoera tamalgarria dela
dio
Goizeko lana bukatuta bere
bilobari bazkaria eraman behar dio eskolara. Izan ere haurrek, 6 urtetatik
aurrera, goizeko 8etatik arratsaldeko 4ak arte (8 ordu guztira) daukate eskola,
eta ondoren etxean ikasgai guztietako etxekolanak,, ume batek esan zigunaren
arabera. Bazkariarena, modu ezberdinetan egiten dute; eskolan bertan, gurasoek
eguerdian eramandakoa janda, edo oso urruti bizi ez badira etxera joaten dira
bazkaltzera. Eskolarako bidea berriz,
guaguan (autobusa), bizikletan (txinakoak dira ia denak, sinpleak, kanbiorik
gabekoak) edo zaldi-gurdian egin ohi dute.
Kale garbitzaileak laister
bukatzen du goizeko txanda, ordu erdi barru (hamaika terdietan) ta joan beharra
duela dio, ordubatean hasi behar duelako arratsaldekoa, bostak arte.
1 iruzkin:
kaixo malen eta pello noski!..malen egun hauetan saiatu naiz zuri deitzen baino deiak desbiau iteitu mobilak..saiatu naiz konfiguraziua ta aldatzen..ta aer deitziadakaten..gaur deitukoizut seguruna..bestela ba itxoitea urrirarte(asko ez da falta ya egia esan)..zurekin gehio naet hitzein maitia..ta asko poztu zin aurrekuan esan zenixkian hitz goxo hoiek..egi polit hoiek..hau da, nerekin amesten jarraitzezula..nike bai(a ta mensajia espero irakurri zenula, mobilea bidalitakuak)..zer da urte bat ba azkenian?denbora..eramangarrio o gogorro, luzeo edo motzo..hori dana erlatibua da..pertsonan araberakua.Honekin esan naetenea da gure eskutan daola neurri handi baten denborari ematen dioun esanahia..ondo ondo pasa azken egunak Kuban!gora iraultza kubatarra!patria o muerte!..aa ta ezdakit hemenguataz zenbateko informaziua dakazuen..baino gaur 30-09-2013 hemen Euskal Herrian 18 herrirako kide atxilotu ditue..por supuesto enaltecimiento del terrorismo..ale pareja ondo segii ta zaituu!
Argitaratu iruzkina